inprimatu
Gure artzainaren partitzea
Izenburua:
Gure artzainaren partitzea
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1418.zk.
Orrialdea:
5

Gure artzainaren partitzea

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Errespetu osoan noa kantatzera

 Halako eskutitza gaur baitut eskura;

 Gainera harekilan argazki ederra

 Milesker bihotzetik, apez Xuberorra.

 

 2

 

 Zure bertsu ederrak kusi duztanian

 Bai ta zure itxura heiekin aldian;

 Atsegin eman deraut ene, bihotzian

 Altxaturen dut beti bizi naizenian.

 

 3

 

 Ikusiz zure hitzak erras negurtuak

 Ontsa sesituz dire hunki haundikoak;

 Eedez zintzoak eta, bai giristinoak

 Ezagun da laguntzen zaitu Jaungoikoak.

 

 4

 

 Nor ahantz dezazkegu zure lan baliosak

 Sei-urtez Amerikan zuk egin laguntzak;

 Euskal giristinoer zuk eman argitzak

 Zerurako bidea zabalduz guretzat.

 

 5

 

 Izpirituz argi ta, dohainez haundia

 Holaxé jujatzen dut zure presentzia;

 Jendetasunez ere parerik gabla

 Bakotxari nol'egin, ontsa ikasia.

 

 6

 

 Sei urtez egon zire guretzat artzaina

 Estimagarri balte egin dutzun lana;

 Tenorez xuxen beti, zen zure fazoina

 Zure pare jin bedi, bai zure ordaina.

 

 7

 

 Ohore haundiz duzu egin partitzia

 Duda gabe zinduen zuk merexitia;

 Artzaingoako zire, zinez berexia

 Satisfos uzten duzu zure artaldia.

 

 8

 

 Berriz kusteko xantza ate dut izanen?

 Esperantxa dut beti bizi atxikiren;

 Munduan ez badugu elgar ikusiren,

 Zeruan zure beha nitzaitzu egonen.

 

 9

 

 Bederatzi bertsutan hauxe dut azkena

 Artzain huna galtziak beti deraut pena;

 Desira dut zuretzat luzaz osasuna,

 Eta Jaunak dezautzun beti zoriona.


inprimatu