inprimatu
Garazi...ri agur
Izenburua:
Garazi...ri agur
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1690.zk.
Orrialdea:
5

Garazi...ri agur

 

Arrossagaray, J.C

 

 1

 

 Behin geiago nola xoria kantatzen

 Halaber hasten naiz gaur pertsuen moldatzen

 Garazi maitea dut orai goraipatzen

 Hori merezi duzu gaur ez dut dudatzen

 Ohorea derautzut hitz hutsez mugatzen.

 

 2

 

 Hitz hutsez muga baino ainitz gehiago

 Merezi zindukela gogoetan nago

 Garazi zaitut denak baino maiteago

 Urrez bazti bazina nuke nahiago

 Hupatzeko besteak baino-re gorago.

 

 3

 

 Garazi guretzat da izaitez premuan

 Zure haurtxo bezala gauden eremuan

 Lur onaren fruitua noiz daike damuan

 Sustengatuko zaitut gaur indar fermuan

 Betikotz geldi zaiten denen estimuan.

 

 4

 

 Estimua baitago izan ederrena

 Merezitu ta lehen eman zautzutena

 Atxik azu betiko azkarren gemena

 Zaudelakoan beraz guretzat lehena

 Zintzoki duzu hartze denen aipamena.

 

 5

 

 Aipamenean zaude oraindik Garazi

 Omena merezituz bai-ta irabazi

 Onerakoan duzu beti izan grazi

 Zure haurtxo naiz eta behar dut ikasi

 Zure oinen azpian nola daiken bizi.

 

 6

 

 Amatzat hartzen zaitut herri nagusia

 Sortu naizen pondutik zaitut ikusia

 Zure odola daukat xurgan iretsia

 Garazi naukauzu zuk haurretik hezia

 Nora lehoin gazte bat ezin onetsia.

 

 7

 

 Beti segitzekotan dantza eta pertsu

 Kantuz erabil zaite nun nahi amultsu

 Gozotasuna bada egoiten indartsu

 Zure eginkizunak ditela dohatsu

 Anai arrebak kausi ez gaiten herratsu,

 

 8

 

 Herratsu izaitea munduko tormenta

 Gaizkirat nehor orai ez gaitela tenta

 Garazi ixiltzen dut gaur ene terrenta

 Enetzat egin zazu zure testamenta

 Ene heinaz bainago zure beztimenta.

 

 9

 

 Zerbait kantatua dut xuxen edo makur

 Gostukoa ez dena nehork ez irakur

 Garazik hartze zuen hortaz nago segur

 Aipamen xume denaz zertarako beldur

 Bere haurtzat daukanak egitea agur.


inprimatu