inprimatu
Gaizki mintzo direneri
Izenburua:
Gaizki mintzo direneri
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1542.zk.
Orrialdea:
5

Gaizki mintzo direneri

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Gogoa pizu deraukat eta usu mintzo zait bihotza

 Idaian dutan gauza zuzen da gaur pertsuz dezatan osa

 Askok eztena bezain mihia baiteraukate zorrotza

 Jainkoa gatik bederen gaizki mintzatzeaz gaiten lotsa.

 

 2

 

 Berria laster hedatua zen ihurtzuri bat bezala

 Jutsin gizon bat eta Ahatsan emazte bat hil zirela

 Gezurtatua zagon egia gertatu baitzen horrela

 Geroan laster kantatu zuten gaizki entzuna zutela.

 

 3

 

 Ez dakit gaurko jendeak norat ari giren bilakatzen

 Ikas dezagun gezurrak utziz egia bera kondatzen

 Jenden bizia Jainkoak baitu bakar bakarrik manatzen

 Jakin dezagun gure mihia zazpi aldiz inguratzen.

 

 4

 

 Munduan behar den gauza dugu bakarrik amodioa

 Zuzen kontra ez bedi errana izan gauza serioa

 Sortuz geroztik denen bizia beti aintzina badoa

 Galdatu gabe aski goizikan jinen zaiku herioa.

 

 5

 

 Agian berriz ez bedi entzun gisa hortako berririk

 Gaizki dabiltzan aho guziak egon ditela hetsirik

 Solasek ezin kendu baitute mundu huntako argirik

 Jaun andereak, gaur luzeago egonen zaizte bizirik.

 

 6

 

 Mundu barnean guziak gaude elgarrendako haurride

 Orduan beraz zertako dabil horrenbeste elapide

 Zintzotu egln gaiten guziak onerat eginez bide

 Etsaiak ere bilaka diten sekulakotz adixkide.

 

 7

 

 Nahiago dut hedatu hitza ez baita egia izan

 Beta bestea nik ezagutzen ere zaitustedan gisan

 Luzaz ar zaizte biak Jainkoa ta familien zerbitzan

 Soberakinak ez zaiztelakotz Justin bai eta Ahatsan.


inprimatu