inprimatu
Felix Iriarte banka-bersinantori
Izenburua:
Felix Iriarte banka-bersinantori
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1748.zk.
Orrialdea:
5

Felix Iriarte banka-bersinantori

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Iriarteri pertsutan

 Pentsatzen nago batzutan

 Zer erran behar dauzutan

 Zuzen da orai ager dezatan

 Egon gabean dolutan

 Ez zauzkit hok urgulutan

 Azkar zaudeno burutan

 Maixua zaude zu gutan.

 

 2

 

 Adin ederraz jabetu

 Ta dohainaz ez gabetu

 Izpirituaz hobetu

 Hiru hogoi-ta hamabi urte

 Biziaz ditu beretu

 Eta bihotzez loretu

 Gazteak zinez maite tu

 Hortakotz denak aide tu.

 

 3

 

 Sunbillan dago sortua

 Ta Alduden egotua

 Bankara esposatua

 Bersinantoine baserrian du

 Geroztik hunat gostua

 Behin betikotz hartua

 Euskaldunez maitatua

 Zaude benedikatua.

 

 4

 

 Zure izana bizirik

 Bai eta zinez argirik

 Berriki dut ikusirik

 Bidarrai hortan xapelgoa zen

 Zuk bezalako irririk

 Nehork egIn arazirik

 Kausitu dea bihirik

 Félix zu bezain handirik?

 

 5

 

 Badaukazu handitasun

 Gogoz zaitugu guk entzun

 Zer balioa daukazun

 Erakutsia daukuzu zinez

 Lagunentzat maitetasun

 Nola ager dezakezun

 Bihotz barnez anaitasun

 Nun da hoinbeste ontasun?

 

 6

 

 Ontasun hori batetan

 Jaunak eman Felixetan

 Zure gogo bihotzetan

 Egonen dena behin betikotz

 Idaia eta obretan

 Segi zazu pertsuetan

 Batzu ta besten onetan

 Odola deno zainetan.

 

 7

 

 Zazpi persutan dut utzi

 Nahi dauzut erakutsi

 Eta konpreniarazi

 Gazte ta xahar elgar gabean

 Ezin gintazkela bizi

 Dezagun denek onetsi

 Behar direla goretsi

 Dauzkagun zazpi probintzi.


inprimatu