inprimatu
Euskera-ri mintzo Kalifornia-tik
Izenburua:
Euskera-ri mintzo Kalifornia-tik
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1530.zk.
Orrialdea:
5

Euskera-ri mintzo Kalifornia-tik

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Ez dakit noiz danik ziren Euskera maitagarria

 Arbasoen mende-tarik gure gene etorria;

 Nehork-ere ez daki zu noiz, eta non ziren sortia,

 Iduri duzu mirakuluz zeru gainetik jautsia.

 

 2

 

 Jakintsunak erabili bilatzen zure erroa

 Duda gabe barna duzu ezin atzemanezkoa;

 Horgatikan zabaltzen duzu munduan zure fruitua,

 Udan ala neguan dago beti bardin loretua.

 

 3

 

 Euskaldunek ezagutzen zaitugu zu haurretikan

 Burasoen belaunetan ginelarik jarririkan;

 Zu entzunez atsegin dugu beti danik geroztikan,

 Zu gabe guk ez dezakegu egun baten bizirikan,

 

 4

 

 Aita-Amen ahotikan ikasi karesa beroz,

 Haiti eztiki aditzean borondate amodioz;

 Zuk bakarrik konsolatzen gu, han eleka hasiz geroz,

 Ordutikan gurea zire, eta izanen betikotz.

 

 5

 

 Badakigu atakatzen zaituztela aspaldian

 Zu desegin nahiz ari dire jelosi handian;

 Bainan ezin zaituzte egin sekulan Euskal herrian,

 Iratzartu bai gire oino, beharrezko tenorian.

 

 6

 

 Laidotua izan zire ezin sinets heineraino,

 Bai erdaldun eta frantses jukutrek ahal duteno;

 Bainan orai xerto berriez muntatua kaskoraino,

 Horren beste laguntzale zuk ez duzu izan oraino.

 

 7

 

 Biltzarretan, kasetetan, baita ere bertsolari

 Zure alde errepikan aste guziz dire ari;

 Jarraikitzen badute hola, hasia duten lan hori,

 Euskera zu izanen zire, Euskal herrian lokarri.

 

 8

 

 Berritze bat aspaldian ginautzun guk egin behar,

 Desbardinki mintzo gire, ezin konprenituz elkar;

 Orai gire iratzartu-ta, Ez gaitezen berriz lokar,

 Altxa zaite zuzenki gora, eta egon beti azkar.

 

 9

 

 Zonbat urus ezagutuz konbeni den Euskalduntza,

 Ikastolak zabaltzia, pare gabe baliosa;

 Aspaldi nik hantez nuen ba egina lehen amentsa,

 Orai obrak hor ikusirik, pozez bete zait bihotza.

 

 10

 

 Euskera zu, mintzairetan, maite zaitudan bakarra,

 Sort-herritik urrun daukat beti bardin zure karra

 Altxagarri zire neretzat, nola zeruan izarra,

 Zurekilan nahi bai nuke iragan bizi ondarra.

 

 11

 

 Euskaldunen mintzaira zu egon garbi ta lorios,.

 Zurekilan bai gire gu beti danikan kuralos;

 Malte zaitut bihotzetikan, eta maite amodioz,

 Gelditzen naiz erran gabe ni, sekulan zuri adios.


inprimatu