inprimatu
Euskara-ri mintzo Kalifornia-tik
Izenburua:
Euskara-ri mintzo Kalifornia-tik
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1322.zk.
Orrialdea:
5

Euskara-ri mintzo Kalifornia-tik

 

Arrossagaray, J.C./EGILEA>

 

 1

 

 Arbasoen denboratik Euskara maitagarria

 Heietarik Burasoek gure gana ekarria;

 Nehork ere ez daki zu noiz ta nun ziren sortia,

 Iduri du mirakuluz zerutikan zu jautsia.

 

 2

 

 Jakintsunak erabili billatzen zure erroa

 Duda gabe berna duzu ezin atzemanezkoa;

 Hala ere zabaltzén da munduan zure fruitua,

 Udan ala neguan da beti bardin loretua.

 

 3

 

 Euskaldunek ezagutzen zaitugu zu haurretikan

 Burasoen belaunetan ginelarik jarririkan ;

 Zu entzunez atsegin du beti danik geroztikan

 Zu gabe ez dugu nahi egun baten bizirikan.

 

 4

 

 Aita-amen ahotikan ikasi karesa beroz

 Hain eztiki aditzian borondate amodioz;

 Zuk bakarrik konsolatzen, gu eleka hasiz geroz,

 Ordutikan zu gurea, eta izanen betikoz.

 

 5

 

 Badakigu atakatzen zaituztela aspaldian

 Zu desegin nahiz ari dire jelosia handian;

 Bainan ezin egin dute sekulan Euskal-herrian,

 Iratzartu gira oino, beharrezko tenorian.

 

 6

 

 Laidotua izan zire ezin sinets heineraino

 Bai erdaldun eta frantses jukutrek ahal duteno;

 Bainan oral xerto berriz muntatua kaskoraino,

 Horren bertze laguntza zuk ez duzu izan oraino.

 

 7

 

 Biltzarretan, kasetetan, baita ere bertsolari

 Zure aide errepikan aste guziz dire ari;

 Jarraikitzen badute hor, hasia duten lan hori,

 Euskara zu izain zire Euskal-herrien lokarri.

 

 8

 

 Berritze bat aspaldian zinduen ba egin behar,

 Desbardinki mintzo ginen, ezin konprenituz elkar;

 Orai gira iratzartu. Ez gaitezen berriz lokar,

 Altxa zaite gora-lerden, eta egon beti azkar.

 

 9

 

 Zonbat uros ezagutuz konbeni den Euskalduntza

 Ikastolak zabaltzia, pare gabe baliosa;

 Aspaldi nik hortaz nuen egina lehen amentsa,

 Orai obrak ikusirik, pozez bete zait bihotza.

 

 10

 

 Euskaldunen mintzaira zu egon garbi ta lorios

 Zurekilan bai gira gu beti danikan kuraios;

 Maite zaitut bihotzetik, eta maite amodioz

 Gelditzen naiz erran gabe sekulan zuri adios.


inprimatu