inprimatu
Esposen kantua
Izenburua:
Esposen kantua
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1331.zk.
Orrialdea:
5

Esposen kantua

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Egun kantatzen hastera noa bozkariozko suieta

 Uztail erditan ukan ginuen Luzaide-tikan gomita;

 Abuztu bien ezkontzen zela iloba Juan Bautista,

 Bainan gu haret heltzeko ezin orduan nehondik preste,

 Zeren sobra urrun baita.

 

 2

 

 Halarik ere atsegin dauku beti danik berri onak,

 Segur nauzu hor ba zintuztela konpainiako lagunak;

 Zuen bientzat ahoz emanez desirarik hoberenak,

 Guk ere letraz bihaltzen ditu, zuendako zorionak,

 Lagundu zitzaten Jaunak.

 

 3

 

 Espos eguna gertatzen baita esposen kontsolagarri

 Bainan aditze nahi dut eman kasu hortan direneri;

 Mundu lanjeros batera gira lehen danikan erori!

 Fideltasuna atxik fermuki esposatuek elkarri,

 Ez fidatu debruari.

 

 4

 

 Beste kontseilu bat ere nahi eman espos iloberi,

 Ez ahantzi zer promes duzuen oral emana elkarri

 Sakramendua ukan duzue bien arteko lokarri,

 Obligazio berriak orai konpli batak bestiari,

 Hori baita zuhurgarri.

 

 5

 

 Dudarik gabe izain tutzue familiako egunak,

 Aide batetik argi ta legun, eta bestetik ilunak;

 Bainan halere elkar kontsola, orroit oral hitzemanak,

 Jaunak gorarik jujatureh ta zuek elkarri eginak,

 Jarraiki bide zuzenak.

 

 6

 

 Zuentzat orai bihotz barnetik nik desira dautzutena

 Beti kontserba maitetasuna, eta luzaz osasuna;

 Bizi moldean bardin iduki zuen klasakoen heina,

 Ez da sekulan behar bekaiztu auzokoek daukatena,

 Begira beti zuena.

 

 7

 

 Zerbait gisetan bilatu beti zorionezko bizitza,

 Lurra bero den denboran erain azi garbi baliosa;

 Fruitu berria jiten delarik emanen baitu karesa,

 Aita-ameri bete lezoke bozkariotan bihotza,

 Emenda bizi urosa.

 

 8

 

 Atsegin nuke zuen berriak xehekiago izanik,

 Oral ni hemen gelditzen nauzu nere hizpide eginik;

 Ama-Birjinak lagun zitzaten irrisku handietarik,

 Desira hauek bihaltzen ditut nier bihotzain erditik,

 Ez baitut beste modurik.

 

 9

 

 Azken bertsua hauxe deramat beste zortzien gainean,

 Jakin dezazun hemen doala paper ttipi bat aldeen;

 Otoi estima ttipi badare, bakotxa bere heinean,

 Ni ere ttlpl egin ninduten, beina ballos sortzean,

 Orai ez deus zahartzean.


inprimatu