inprimatu
Eskual-Herrira pidaia 1970-ean
Izenburua:
Eskual-Herrira pidaia 1970-ean
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1053.zk.
Orrialdea:
4

Eskual-Herrira pidaia 1970-ean

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Mila bederatzi ehun iru-ogoi ta amarra

 Pidaia luze batian aurten naiz joan beharra

 Jinko jaunak emaiten badu neri behar den indarra

 Duda gabe ikusiren dut ene sort-leku xaharra.

 

 2

 

 Luzaiden sortua eta gazte denboran han azi

 Ogoi urte betetzian sort-herri maitea utzi

 Geroztikan Kalifornian nabil harat hunat beti

 Nekaturik ardurenian, eta plazer arras guti.

 

 3

 

 Nahi-gabe anitzetan iragan bizi modua

 Halarik ere oraino badut kontsolamendua

 Gaizkiago zonbait ikusiz; naiago neure gradua

 Gainera zeruan sartzeko dut esperantza osua.

 

 4

 

 Esperantza atxik dezagun bizi gireno mundian

 Harek gaitu kontsolatzen pena guzien erdian

 Baita ere oro argitzen nun-nahi behar ordian

 Aingeru bat badago beti, zerutik gure guardian.

 

 5

 

 Otoitz egin dezakogun aingeruņo fidel horri

 Laguntza hark eman dezala gure behar ordueri

 Xantza onez gida gaitzala, orai goatzin pidaiari

 Biziko guk oroitzapena izanen baitugu hori.

 

 6

 

 Ekaina-in ogoi-ta-bortza, partitzeko tenoria

 Los Angeles-en hartuko du frantses airezko xoria

 Hau izanen da enetako esperientzia berria

 Airekotan sartzen naizela orantxe lehen aldia.

 

 7

 

 Orai arte dakiguna gure pidaian segida

 Amabi ordu ta erdiz arribatzen Paris-era

 Handik gero Baiona alde berriz airatuko gira

 Uztaila-ren lehen aireko uste dugu Luzaide-ra.

 

 8

 

 Arnegi-tik jakina dut uste ez nuen berria

 Automobilez estaltzen dela karrika guzia

 Arras nekez dela handik Luzaide-rat pasatzia

 Mendi gainez hartu beharko haurrian kasi bidia.

 

 9

 

 Jendakia, adixkide, baita Luzaidar guziak

 Urrun danik bihatzen tut oraiko konplimendiak

 Ez ahantzi egiteko guretzat otoitz nobliak

 Zuen ikusteko ditugu, hartzen irrisku aundiak.

 

 10

 

 Aitzinago joan gabe orai emen gelditzen niz

 Nahiz oraino badauket zueri erraiteko anitz

 Kalifornian egiazki mintzatzera libro bainiz

 Eskualdun sortu, eta hazi, eta Eskualdun hilen niz.


inprimatu