inprimatu
Eskual Herriari ikus arte
Izenburua:
Eskual Herriari ikus arte
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1097.zk.
Orrialdea:
1

Eskual Herriari ikus arte

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Eskual-Herria ezin ahantziz hasten naiz egun pertsutan

 Jakin zazuen nola nabilan eta zer bizi modutan

 Lau ilabete jada baditut inak Lurdako lurretan

 Goizean goizik jeikitzen eta berant etzanez atsetan.

 

 2

 

 Untzi ikuzten ari naiz eta ustez aberastekotan

 Bainan ez zeraut iduri nehoiz izaiterik pondu hortan

 Lana maitatzen duenarentzat bada eskualde orotan

 Bainan gibelka dagonarentzat min egiten du eskutan.

 

 3

 

 Laguna frango ikustea ditut garaztarrak eta becte

 Erten dautate hemen lanean artzeko behar dik gazte

 Zeruko Jaunak maiten badauku dagon tokitik suerte

 Eskual-Herria nai dugu gero aberastasunez bete.

 

 4

 

 Beste gauza bat erran behar dut zer aditu izan dudan

 Laborariak etxetik kanpo nolaz zabiltzate udan

 Zuen etxeak ez dia nasai emaiten oraiko modan

 Lurrak aberats bazinintuzte, ez zinintazkete Lurdan.

 

 5

 

 Errepostua eman nion ta segur dudarikan gabe

 Sasoin iteaz, lagun maitea, ez daukat gero herabe

 Etxe ttipiak tiratzen batu estalgiak bere alde

 Entseatzen den bat daike izan geroan zerbaiten jabe.

 

 6

 

 Ainitz xaharrek diote gaztek ez dugula segidarik

 Aise partitzen garela lurrak eta aitantak utzirik

 Bainan konpreni zazue otoi, mintzatu aintzin hortarik.

 Gure etxaldek izan dutea nehoiz holako kargarik?

 

 7

 

 Lagun maiteak, ez pentsa gero beti dugula atsegin

 Asko mementoz badugu ere nun josta eta zer egin

 Behar denian dirurik aski izan baladi Euskadin

 Ez ginintazke Lurdako hotel hauen esku makiltzat jin.

 

 8

 

 Birjina ona hemen zaitugu Eskualdun ta denen ama

 Sortuz geroztik eatzun izan dut nola deraukazun fama

 Mirakuluak iten tuzula beti zabilan omena:

 Enbalitu bat duzu berriki omen gainean emana.

 

 9

 

 Leku ederra hautatu duzu agertu zinen tokia

 Egun guziez zure otoizten grotan dabila jendia

 Ene partetik, ama birjina, egiten dautzut galdia

 Eskual-Herrian heda dezazun egun oroko bakia.

 

 10

 

 Kurri gabiltza gaztean nahiz gero hori segurtatu

 Ez pentsa gero sortu-lekua nahi dugula kitatu

 Eskual-Herrian landaretzea: horrek parerikan ez tu

 Etxean piztu bihotza nahi nuke bar dadin gelditu.

 

 11

 

 Pertsu hauetan ez dut agian nehor sobera kolpatzen

 Bainan egiak bide zuzena baizik ez dauku agertzen

 Enkas norbaiti nik erran hitz hok bazaizko hanbat gaitzitzen

 Errepostua eman dezadan, gogotik dakot galdatzen.

 

 12

 

 Azken pertsua emanez orai huntan beharko dut utzi

 Zertsu moldetan bizi zarezte Aintzila eta Garazi?

 Apart izana-gatik ez pentsa gero zaituztedala ahantzi

 Ikus artio dautzuet eta bihotz erditik goraintzi.


inprimatu