inprimatu
Esker onez Jose Maria Satrustegui-ri
Izenburua:
Esker onez Jose Maria Satrustegui-ri
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1455.zk.
Orrialdea:
5

Esker onez Jose Maria Satrustegui-ri

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Bertsu batzuek nahi nituzke zerbeit gisetan ezarri

 Eta hargatik galdatzen diot laguntza goiko Jaunari;

 Suietan dut adixkide bat izena Don Jose Mari,

 Kalifornian bisita dauku berrikitan egin guri,

 Zonbat atsegin eman derautan aitortzen diot berari.

 

 2

 

 Atsekin haundiz iragan dizit zurekin hemen denbora

 Ikusiz nola etorri ziren urrundik gur'ikustera;

 Adinez eta jakitateaz elgarri urrunak gera,

 Bainan halere odolez biak Euskaldun zintzo baigira,

 Abantail horrek laguntzen gaitu elgarren solastatzera.

 

 3

 

 Egun batzuez egina dugu gostuko solastatzia

 Zure magneto tresnan daukazu aski garbiki bildia;

 Oroitzapena eraman duzu segur parerik gabia,

 Orai dakizu nolakoa den gure hemengo bizia,

 Arrangurarik ez dugu eskas, hala baitugu zortia.

 

 4

 

 Nork behar zuen hauxe asmatu leheneko denboretan

 Elgar ikusi eta solasta gindirola Amerikan;

 Urrun bideak laburtu dire oraiko molde berritan,

 Urtzoen gisan airatuz gora hegaikin ederrenetan,

 Gero jendaki, adixkidekin, gozatzeko elgarretan.

 

 5

 

 Oroitzapen hau idukiren dut nerekin bizi guzian

 Eta agian zuk ere bardin, beste guzien gainian ;

 Euskaldun solas egin dezagun beti ahal den lekian,

 Gure izkuntzak merexi duen modurik hoberenian,

 Arbasotarik ukan mintzaira zabalduz gauden tokian.

 

 6

 

 Euskal laņetan ari zirela aspaldi nuen aditu

 Eta euskaldun berrikarian geroztikan irakurtu;

 Zure arrazoin zintzoak hartan garbi ditutzu agertu,

 Euskaldun fidel dagon jendeak nahi badu konprenitu,

 Euskal izena ez dela aski, behar dela're obratu.

 

 7

 

 Euskaldunentzat estimagarri zure izpide garble

 Frantximant sendi denari ez du balio deus erratia;

 Ez da solasez juiatzen ahal zer den jenden gutizia,

 Behar du obraz ere frogatu, bakotxak eginbidia,

 Bestela beti izanen dugu Euskalduntza nahasia.

 

 8

 

 Eskerrak ditut oral ematen euskera zuzentzaleri

 Guretzat berant izana gatik, norbeiten on izan bedi,

 Jarraiki zaizte fede osoan bururatzera lan hori;

 Oraiko lanak izan ditezke geroko estimagarri,

 Euskal mintzaira eginez batto, eta guzientzat bardin.

 

 9

 

 Orai eskerrak bihotz barnetik adixkide Satrustegui

 Zure bisita baitzen neretzat biziki estimagarri;

 Itzul bazinte alde huntara, jakin zazu gure berri,

 Gure etxean badukezula berriz-e ostatu hori,

 Ahal izanez zerbitzu hori egin nahi dugu zuri.

 

 10

 

 Gaur urrundanik bertsu hauk zuri lumaz iskiriatzian

 Jaungoikoari nago bihotzez, zuretako otoitzian;

 Haren laguntza izan dezazun zure bizitza guzian,

 Eginbideak bururatzeko ahalik hoberenian,

 Bainan ez ahantz adixkideak girenak Kalifornian.


inprimatu