inprimatu
Eliza eta gizona
Izenburua:
Eliza eta gizona
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2053.zk.
Orrialdea:
3

Eliza eta gizona

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Jainko emaitea, gaurko munduak nolakoa du dirdira

 Urrats guziak ikusi eta bihotza jin zaut erdira

 Eliz gizonak ta ezkonduak ikusiz nago begira

 Gure fedea ez ote doan orai lurraren azpira.

 

 2

 

 Lehengo arak gaur diotenaz zabiltzan bortitzegiak

 Bainan zuzena nundik heldu den zabal dauzkagu begiak

 Lehen gizonen artzain zaudenek mendian zaintzen ardiak

 Indar geiago ez ote dauka egun zeruko argiak.

 

 3

 

 Zuzena denak ikusiko du gure barneko zikina

 Behin beltzatuz geroz sekula santan argitu ezina

 Ifernuan den Satan aingeru Jaunak haizatu higuina

 Horri burua leher akozu zeruko Ama birjina.

 

 4

 

 Gure manera ikusi eta ez deraukazu atsegin

 Bide txarretan gabiltza eta nekez daiteke aldegin

 Krixtoren ama, nahi naukezu errespetuaz galdegin

 Zaindu gaitzazun Satanen mutil nehoiz ez gaitezen egin.

 

 5

 

 Bekatoreak egiten dauku borta guzietan hela

 Hirriskuaren gakoa bere dauka, ezin da bertzela

 Iduritzen zaut otoitz kartsuez hori itzal ditaikela

 Gaizki eginen saritzat dago betiereko kartzela.

 

 6

 

 Bai ordenatu eta ezkondu, denentzat tentamendua

 Bekatuak du emeki egin nahi here zimendua

 Gaizki erori balinbagira, otoi urrikalmendua

 Zeruko Aita ukan zazu ta emazu barkamendua.

 

 7

 

 Munduko ainitz gorabehera egun ikusten ditut nik

 Ez dut erraiten ni nihaur ere arrunt sanoa naizenik

 Ene hitzetan ez dut emaiten protximoari hobenik

 Bainan goberna gaiten guziak ahalaz hobekienik.

 

 8

 

 Gaurko pertsutan gogoan naukan hau erran behar nuena

 Ezin jasana daukat oraiko fedezko beherapena

 Zeruko Jaunak ez gaitzan otoi bortitzenetik kondena

 Errespetatu behar ginuzke ezkontza eta ordena.

 

 9

 

 Ama birjina, zeru gainetik guri begira dagona

 Heda zaguzu gauden haurreri zure borondate ona

 Mundu zabalak sendi baleza laike gure zoriona

 Behin betikotz batera gaiten eliza eta gizona.

 

 10

 

 Mila bedatzi ehun lau hogoi eta hamargarrenean

 Pertsu berriak idatzi ditut orai Bazko egunean

 Nahi badugu goxoki bizi bai eta zorionean

 Errespetuki goberna eta beti bide zuzenean.

 


inprimatu