inprimatu
Bidarriko basurdea
Izenburua:
Bidarriko basurdea
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1285.zk.
Orrialdea:
5

Bidarraiko basurdea

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Sujet berria jakin orduko hastera noa kantatzen

 Bidarrai herri maitagarrian huna zer zaukun gertatzen

 Ihiztariak hasi zauzkigu basurdien atakatzen

 Urtez basurdek ez zuten nehoiz gizon abilik tronpatzen.

 

 2

 

 Goizean goizik partitu dira, argia hasi orduko

 Bakotxa beren lekutan jarri zelakoan pasatuko

 Zakurrak laster erausiaka orentto baten buruko

 Ikus orduko tiroka bainan ez zaiote geldituko.

 

 3

 

 Hola gertatuz ihiztariak, han zauden dèna afera

 Basurde hura lacer joanik handia zuten kolera

 Urrunegi zen edo bertzela presatu gaituk sobera

 Elgarri erran zuten hitz hori eta joan ziren etxera.

 

 4

 

 Etxerat heldu orduko heien pena handizko tormenta

 Basurde hura kolpatua duk, zer ihizi errementa!

 Etxekandrea zerri bazkatzen ohartuz bat diferenta

 Erran zioten zerritegian atxemana dut presenta.

 

 5

 

 Jakin orduko ezin sinetsiz doatzi zerritegira

 Ikus orduko harriturikan hantxetan gelditzen dira

 Ziotelarik bera jitekotz etxe-zerrien erdira

 Basurde hunen bila zertako joan gira gu mendira?

 

 6

 

 Basurde hori abila zela nola ez ditake pentsa

 Amodioa agertu baitu etxe zerri horientza

 Lauetan hogoi kilo baditu bertzalde zagon aketza

 Zerri tegiak berritzen ahal tuzue umarrientza.

 

 7

 

 Umarri batzu sortuko dira zorrotzik beren muturrak

 Lamatu gabe uzten badira irauliko duzte lurrak

 Basurdek berek dakite zonbat zaizten tirari makurrak

 Hola segituz saltzen ahalko duzte harma ta zakurrak.


inprimatu