inprimatu
Bertsulari baten lau seme alabak
Izenburua:
Bertsulari baten lau seme alabak
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1881.zk.
Orrialdea:
4

Bertsulari baten lau seme alabak

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Jainko maitea, esker mila bat gure laugarren loreaz

 Eskaini behar dauzut gaurkoan atseginaren ordreaz

 Bat gehiago sortu delakotz gaindi gabiltz omoreaz

 Zeren obratu baituzu lehen egin duzuna pobreaz.

 

 2

 

 Elixabeta, zorionean eman daukuzu bihotza

 Artalde huntan ez pentsa gero nehoiz zarenik arrotza

 Anaiek eta ahizpak ere dauzute begi xorrotxa

 Zeren kendua daukatelakotz kondu makurraren lotsa.

 

 3

 

 Lenago hiru gintuen eta orai jina laugarrena

 Azaroaren hamazazpian argia kusi duena

 Aingerutxoa zaude gutako haurtxoetan ttipiena

 Jaunak igorri berria eta denetako garbiena.

 

 4

 

 Mundu hau dago bakotxarentzat zinez iturri gazia

 Gauza ainitzez nasai da bainan fedeaz du eskasia

 Alaba zuzen erabil zaite izan gabe nahasia

 Argi onenaz argitu zaiten Jaunak emanez grazia.

 

 5

 

 Mila bedatzi ehun laur hogoi eta seieko urtea

 Guretzat hori sortu zitzaukun zorion osoz betea

 Bi alabatxo eta bi seme familian ikustea

 Iduritzen zaut purgaturikan zerurat iragaitea.

 

 6

 

 Sortu berriaz aitamak gaude egun oroz behazale

 Eta zu berriz maitasun osoz zaude gure argizale

 Iduriz beden, alabatxoa, ez zira sortu logale

 Galdatzerr dauzut agertu zaiten izaiteaz eskualzale.

 

 7

 

 Elixabeta Mariarentzat baitzinen lehen kusina

 Ta izen hori segituko da beti hementik aintzina

 Bixtan da gure alaba ez da segurrez zure berdina

 Bainan zorion handi ginuke hunen zaindari bazina.


inprimatu