inprimatu
Arrossagaray-ek Bernardette Borda-ri
Izenburua:
Arrossagaray-ek Bernardette Borda-ri
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1412.zk.
Orrialdea:
5

Arrossagaray Bernardette Borda-ri

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Pertsu batzuen agertzerat gaur noa burutik burura

 Adixkidea daukatan bati egin nahian agurra

 Egun konplitu nahia nuke aspaldiko arrangura

 Soles haukiek heldu ditezen malte dituzten lekura.

 

 2

 

 Euskal-Herriko zelai maitean ogiak dira burutzen

 Egun bizirik ikusten dena lehen denboran galdu zen

 Emaztekiak hasiak dira pertsutan gure laguntzen

 Laguntza horren gakoa sortu izar zaiku Amikuzen.

 

 3

 

 Ene gogoan sendimendua oral ezin baitut gorda

 Aspaldi gure nahia zena oraiko obretan hor da

 Ez dakienak erran lezake emazteki hori nor da

 Oraarren hau sortu da eta deitzen Bernadet Borda.

 

 4

 

 Gaurko andretan pertsu idazten zuhaur baitzira bakarrik

 Hazi sanoa gure Jainkoak jali du zure baitarik

 Bertze batzutan ez badu hartzen dohain on horek indarrik

 Euskal-Herrian kusiko dea zure pareko izarrik.

 

 5

 

 Pentsu dutanaz erran nahiak inituzke orai zonbait hitz

 Bide nekea hartua duzu askoz izaiten da bortitz

 Zuk ere nahi izan baituzu horren aide egin hainitz

 Zu bezalako naiago nuke dotzena erdi bat balitz.

 

 6

 

 Solas ederrak leituak ditut zure buruak emaiten

 Ez zait iduri adin hortako hobeagorik balaiten

 Zure jakintza jende guziek ontsa konpreni dezaten

 Zeruko Jaunak lagun zaitzala munduan luzaz irauten.

 

 7

 

 Iraupenaren zoriona da m undu huntako gozoa

 Euskarak daukan hezur muinean hedaturik zure soa

 Pertsularitzan bilakatuz zu zinezko gure auzoa

 Ahal guziez lagun dezagun Euskal-herriko urtzoa.

 

 8

 

 Neska gaztea, pertsularisa zinez baitugu atsegin

 Erran ditake zeru gainetik uste gabez zaukula jin

 Gazte lagunak entsea zaizte zuek egiterat berdin

 Euskal-Herriko Nazi sanoa emendatuz joan dadin.

 

 9

 

 Harritu nuzu azken aldian Mattini eman kantuaz

 Zure bizian balla zaite duzun dohain loratuaz

 Zure aitamak goresten ditut sendimenduzko botuaz

 Zorion ainitz hartze baitute mundurat eman fruituaz.

 

 10

 

 Bihotz erditik agurtzen zaitut Euskal-Herriko lorea

 Odol sanoaz bizi zarena nihun parerik gabea

 Hartu bezala segi aguzu mintzaira hunen bidea

 Gure lurreko arbola beti egon dadien berdea.


inprimatu