inprimatu
Arbolari kantuz
Izenburua:
Arbolari kantuz
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1511.zk.
Orrialdea:
5

Arbolari kantuz

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Hasi bezala pertsutan daukat betitik ene gogba

 Aments batean egin dutana egun egirat badoa

 Jainkoak eman dautan ideia agertzeko dut erroa

 Guziek jakin dezaten zer den arbolaren balioa.

 

 2

 

 Arbolatikan egiten diren asko gauz xoragarriak

 Horri pentsatuz kausitzen dira bihotzez hunkigarriak

 Mundu guziko lurretan ditu Jaunak bada ezarriak

 Balio handiz derabilzkigun gauza estimagarriak.

 

 3

 

 Neguan hutsik ta primaderan ostatu arbol alaia

 Zonbat klasetan kausitzen zaikun izanduna ta nasaia

 Oso gogoan denak jujatuz hartu dezagun usaia

 Anima hartze luken gorputz hau izendatzeko anaia.

 

 4

 

 Ez dut ikusten ene bizian zutaz gabetu herririk

 Diren guziak erranen ditut hobekienik hasirik

 Etxeak dauzkan zurtateak ta leioak eta aterik

 Kausi zaikena ez bazintu zu Jaunak atxiki bizirik.

 

 5

 

 Eskuko tresna denen giderrak eginak baitira zurez

 Gaineratiko klasea frango guziak arraza berez

 Horiek denak gizonarentzat eskaini dira beharrez

 Zonbat kabala ez zaiku hazten gaztain, pahatu ta ezkurrez.

 

 6

 

 Horren beharrez gabiltzala gu beraz gutiz gehienak

 Egia dela hori argi lezake gauza dakienak

 Arbolak dira gure munduan denetako beharrenak

 Zeren jendeak hoitarik ditu jaten fruiturik onenak.

 

 7

 

 Zuraz bestalde ederragorik zer dagoke sukaldean

 Nehork ukatu ote lezake agertzen dutan moldean

 Xamindeiako patantxa ere zurez baitago gordean

 Kadera baten gainean jaten dut mahainaren aldean.

 

 8

 

 Argiratzea gauza horiek gaur ene gogoan dabil

 Hortaz behartu gabe egunik ez baititake erabil

 Egun guziez zure gainerat behartzen baigira umil

 Ohe zurean sortuak gira ta han nahi ginuke hil.

 

 9

 

 Biziak bizi, joanak joan, guziak hala beharrez

 Arbolak beti hunkiko galtu bere izaite ederrez

 Jende biziak bai eta hilak hartuz bere aztaparrez

 Azken pertsuko hitza gogoan bihotza daukat nigarrez.

 

 10

 

 Agur bero bat eskaintzen dautzut- mundutarren izenean

 Zure beharra izanen dugu denek azken eguneari

 Gauden bizirik beste hartara aldatuko garenean

 Azken tokira joanen gira zire lau pusken barnean.


inprimatu