inprimatu
Apendizitari adio
Izenburua:
Apendizitari adio
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1457.zk.
Orrialdea:
5

Apendizitari adio

 

Arrossagaray, J.C./EGILEA>

 

 1

 

 Mila bedatzi ehun ta hiru hogoi ta hemezortzia

 Ene gorputzak hartu izan du orduan diferentzia

 Urte bat aintzin ainitz sofritzen barnetik nintzan hasia

 Nehori ez dut, nik desiratzen holako penitentzia.

 

 2

 

 Maiatzak daukan hamahiruan operatu nindutena

 Behin betikotz kendu dautate ene etsai handiena

 Apendizita baita erdaraz hau izendatzen dutena

 Agertu aintzin zonbait lazdura eman arazten duena.

 

 3

 

 Koxe-Mari Larr' izan da ene kuraiaren emailea

 Bere eriez arta duena hau zinezko langilea

 Bihotz guziaz estima daike dagon ongi egilea

 Jainkoak luzaz bizi dezala holako sendagilea.

 

 4

 

 Alain Anderson adixkideak ere egin guardiak

 Ezin ahantziz gelditzen zaizkit hamarretarik erdiak

 Noie artzainak segitzen ditu bere meneko ardiak

 Zuek enetzat berdin eginik ainitz malte zauztet biak.

 

 5

 

 Maiatz hamabi aldean sartu nintzan Ispuran klinikan.

 Nahi ala ez partitu behar ezin egin bertzerikan

 Gauza ttipia zela pasaia lehenago jakinikan

 Esperantza hau gogoan naukan jitea sendaturikan.

 

 6

 

 Biharamuna hamahirua abisatua ninduten

 Ene bihotzak bai eta zainek beldur aire bat bazuten

 Orratz xixta bat eman orduko oz nuen deusik entzuten

 Ene gorputza hilik bezala laster ezarri baitzuten.

 

 7

 

 Lokartu eta fitesko baitzen orentto baten buruko

 Ohartu nintzan berriz gostua baneraukala munduko

 Ustez ez naukan solas ahulik ene ahotik galduko

 Nahi guziak erran arazi dauzte botza jin orduko.

 

 8

 

 Erran dautate pertsu bat ere kantatu dutala merke

 Ospitaletan ere dabiltza naski irriaren eske

 Erdi lotarik eman pertsua zer den kurios nintake

 Norbaitek kanta balezaut hure gogotik paga nezake.

 

 9

 

 Zortzi egunez artatzaileak onak zaituztet jujatu

 Merezi baino hobeak ainitz zareztelakotz gertatu

 Ta ni zuentzat zer ote nintzan hori ezin dut asmatu

 Ontsa erranak gogoan hartuz otoi gaizkiak barkatu.

 

 10

 

 Ospitalea, zure parerik nihun ez dago ederrez

 Senda lekua zirelakoan eta azkarra indarrez

 Bainan bizian orroituko naiz zure barneko nigarrez

 Jaunak begira nezala berriz jitetik zure beharrez.


inprimatu