inprimatu
Amodioaren ederra
Izenburua:
Amodioaren ederra
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1189.zk.
Orrialdea:
4

Amodioaren ederra

 

Arrossagaray, J.C.

 

 Pertsu berriak kantatzen ditut maitasunaren gainean

 Hori nolatsu hartu behar den eta nolako heinean

 Bi gaztek elgar maite badute amodio berdinean

 Nola solasta ditazken entzun gaztetako adinean.

 

 MUTiKOA

 

 Neskatxa gazte xarmagarria ene begiko lorea

 Eskual-Herrian bizi zarena nihun parerik gabea

 Galdatzen zaitut maitasun handiz utzirikan herabea

 Nahi duzunetz izan betikotz ene lagun ta jabea.

 

 NEXKA

 

 Mutil galanta ene ondotik aspaldian zabilzana

 Iduri duzu bihotz guziaz oraitik eni emana

 Bainan hargatik fidela balitz oraiko zure errana

 Gogotik zuri eskaint nindaike izena eta izana.

 

 MUTIKOA

 

 Ez ahal duzu nehoiz frogatu nik erranetaz gezurrik

 Ez baitut egin nexka gazteri sekula santan malurrik

 Ibili banintz bide faltsuez anitzetan tronpaturik

 Egun ez nintzan zure ganako maitasunak pusaturik.

 

 NEXKA

 

 Hitzetarikan jujatzen zaitut zintzoa eta leiala

 Zure bihotza mamitsua da ez da bakarrik axala

 Bizi guzian egon bazinte goxoa orai bezala

 Onhartzen zaitut ene senartzat nai baduzu bereala.

 

 MUTIKOA

 

 Atseginekin ikusten baitut zuk duzun borondatea

 Nik ere zerbait badaukat eta zuretzat ez da kaltea

 Zure ganikan jakin dirota, ai ene izar maitea,

 Gu elgarrekin esposatzekotz zonbat daukazun dotea.

 

 NEXKA

 

 Zuhaur gaztea eta sistima lenagoko xaharrena

 Ez du diruak egiten gero etxen bakerik onena

 Nahi baduzu nitarik entzun egiazki hala dena

 Etxe batean maitasuna da doterikan ederrena.

 

 Pertsu berritan irria ere ez da gostatzen kario

 Ainitz ezkontza egin izan da lehen dirua medio

 Bainan oraiko gaztek badugu horrentzat erremedio

 Maitasunikan ez balinbada diruak ez du balio.


inprimatu