inprimatu
Alkhat lagunari arrapostu
Izenburua:
Alkhat lagunari arrapostu
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1067.zk.
Orrialdea:
1

Alkhat lagunari arrapostu

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Pertsu berriak ateratzen tut halako baitut sujeta

 Pentsaketan naiz nere lagunak solas on batzu erranta

 Geroztik hunat egiten dut nik Eskual-herriaz gogoeta

 Ez da pertsua finituko ez ni hemendik joan eta

 Ezin kendua baita gogotik Jainkoak eman potreta.

 

 2

 

 Pertsu dohaina ukan dut behin, Ernest Alkhat, zuk bezala

 Ez pentsa gero hasi sail hori hola utziko dutala

 Behin betikotz aitortzen dautzut hau nerekilan dagola

 Entseatuko naiz argitzera pertsulariaren saila

 Ikusten baitut gaztetan orai hanbat guti sortzen dela.

 

 3

 

 Lehen baziren pertsulariak Eskual-herrian metaka

 Bainan oraino den gauz bakarra da dantza eta pilota

 Norbait hastean konpainietan bere gostura pertsuka

 Batzu trufatzen eta bertzeak artzen dirade oihuka

 Gazte lagunak, Eskual odola otoi sekulan ez uka!

 

 4

 

 Libertimendu frango lenago egiten zen herrietan

 Herria hanbat maite zutenak ainitz bazen xaharretan

 Meza ondoan ala bezperak erranta frango pilotan

 Neskatxak berriz launazka berdin artzen zirenak billetan

 Holakorikan geiago ez da ikusten gure plazetan.

 

 5

 

 Molde berean kantariz ere bete zeuden ostatuak

 Kurritzeko-re falta baitziren orai ditugun otoak

 Pertsuarentzat ere baziren behatzaile nahikoak

 Orai joanak dira segurki moda eder ordukoak

 Estimu guti dauka gaztekin pertsulari mutikoak.

 

 6

 

 Alkhat laguna zertako bada hartzen duzu nitaz pena

 Kontsolatu naiz, nahiz banoan sor lekutik kanpo dena

 Ameiketarat ari nizala ez naiz izanen lehena

 Nere zorteak hola ukana du sortzetikan ordena

 Kontsolatzeko erdi nigarrez kausitzen den Eskualduna.

 

 7

 

 Gizonak gazte delarik egin behar ditu ba indarrak

 Gero zahartzen denean ditzan pasa memento ederrak

 Bizi huntarat jinak baigira ikusteko on ta txarrak

 Mundu hunetan ez bagintza gu sekulan hunki beharrak

 Lanikan gabe bizi laizkenak balaizke naski bakarrak.

 

 8

 

 Eskual-herrian egon nintake segurki hanbat gogotik

 Faltatzen zaukun dirua bera etor baladi nunbaitik

 Esperantzarik ez dut batere bizitzeaz gaur pertsutik

 Adami ere zion Jainkoak erran bekatuen gatik:

 «Zure bizia eginen duzu gostako zautzun lanetik.»

 

 9

 

 Nere Herritik urrun beharko baitut gazterik partitu

 Gisa huntako kasua neri oraino zeraut gertatu

 Pertsu maitasun hori gogoan nahi dut ba begiratu

 Alkhat maitea, huntaz beharra zaitut betikotz argitu

 Nere ordezko arbola zira: kobla ez daike suntsitu.

 

 10

 

 Dener bezala partitze horrek emanen baiteraut latza

 Ez nintzan harat joanen segur, izan banintz aberatsa

 Urosago han izaiteko ni noala hori ez pentsa:

 Ameriketan izana gatik arima ale gorputza

 Sortu etxean utziko ditut gogoa eta bihotza.


inprimatu