inprimatu
Alkhat lagunari agur bat
Izenburua:
Alkhat lagunari agur bat
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1040.zk.
Orrialdea:
5

Alkhat lagunari agur bat

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Agur eta ohore neer lagun Alkhat

 Bihotzean pertsuak zuretzat badauzkat

 Dohain bat baderautzu emana Jainkoak.

 Flore berdean kusiz landare pollit bat

 Iholdik atsegin du: iduritzen zautat.

 

 2

 

 Elgar ezagutziak badu hiru urte

 Geroztik bihotzez guk elgar dugu maite

 Hogoi urte aldean adinean gazte

 Esperantza ederrez hartuak nik uste

 Kantuz ariko gira bai ezindu arte.

 

 3

 

 Dohain ederra duzu, egia erteko,

 Orai beretik one baita agertzeko

 Baduzu zuk kuraia ongi segitzeko

 Zer-nahi gerta ere zure sustenguko

 In-ahal guzia dut beti agertuko.

 

 4

 

 Dohain horrek baigitu ezarri josirik

 Geroztik hunat segur ez daukat dolurik

 Segitzen dugun bide zuzena harturik.

 Gogotik ar gitela huni pentsaturik:

 Pertsuak ez duale izanen galtzerik.

 

 5

 

 Alkhat laguna beti egon zaite azkar

 Hemendik goiti biek lagun zagun elgar,

 Oraino erakusten badugu ainitz gar

 Gure pertsuak hola emanen du indar

 Pratikan egoiteko egun eta bihar.

 

 6

 

 Segitzen zira ere galdegin plazetan

 Zure boz eder hori agertuz denetan.

 Hole agertuz beti Eskual-Herrietan

 Plazer osoa duzu emanen jendetan

 Gauza ederragorik ez dago gaztetan.

 

 7

 

 Zure agertze horrek nola iguzkia

 Argi dezala argi eskualdun begia.

 Bide zuzen onean harturik plegia

 Zaude berdin azkarrik uda ta negia,

 Ongi sustatuz eman bihotzer egia.

 

 8

 

 Azkeneko pertsua finitzen dut orai

 Geiago emaiteko kasetan ez niz gai.

 Lagun maitea beti izan zaite arrai

 Azken hitzean hau dut oraindik erran nai

 Beti fidel egonen nain Arrossagaray.


inprimatu