inprimatu
Aintzileko plazako kurutzean mende betetzearen urte mugakari
Izenburua:
Aintzileko plazako kurutzean mende betetzearen urte mugakari
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1924.zk.
Orrialdea:
3

Aintzileko plazako kurutzearen mende betetzearen urte mugakari

 

Arrossagaray. J.C.

 

 1

 

 Oi kurutzea zutaz daukagu askoz estimu merkea

 Mundu guzirat heda zaguzu zure su onaren kea

 Alta jasaiten mundutarrentzat zaude pizu ta nekea

 Ahalik badut zuri galdezka hori mana nezakea?

 Zure hegalak osa luzatuz heda dezazun bakea.

 

 2

 

 Ene pertsuakgaur, kurutzea, zuhauri buruz doatza

 Zak ez baituzu gaur ukatuko zurea duzun arraza

 Xuxena zira nola hariak berekin daukan orratza

 Ezti eztia ezar-aguzu biziak deraukan latza

 Benedikatuz Aintzila herri eta hunekilan plaza.

 

 3

 

 Duela ehun urte xutikan eman zauzten kurutzea

 Kasirik erran ditaike zaude herriaren baratzea

 Geroztik ainitz ikusi duzu gizarteain itzaltzea

 Eta bestalde aingerutxoa frangoren munduratzea

 Galdatzen dauzut zorionaren iguzkia zabaltzea.

 

 4

 

 Bihotz bihotzez hertar guziak zure oinetan baigaude

 Gure galdea beti badakit ez da izanen debalde

 Guk gehiago behar ginuke errespetu zure alde

 Bihotz erditik egiten dautzut herriaren partez galde

 Zu izan zaiten behin betikotz Aintzildarrentzat errege.

 

 5

 

 Onharkitzu gaur bertsulariak egin dezazken kantuak

 Ez dira beti xuxen ibili zure ganako botuak

 Haundiak dira gizarteak gaur derabilzkan espantuak

 Gaurretik eta biharrera gu gaudela hauts bihurtuak,

 Horri behatuz barkazkigutzu egin tugun bekatuak.

 

 6

 

 Zure aldetik zonbat alditan ez gira bada pasatu

 Batzuek agur egiten eta bestek baterez behatu

 Nola demuntre egitate hau behar duzu zuk sustatu

 Hartze duzunaz sekula santan nork ote zaitu goratu

 Batean saindu gabiltza eta bestean madarikatu.

 

 7

 

 Barkamendua agian dugu zutarik ardietsiko

 Zure alderat egun batean baigirade itzuliko

 Nahaskertak itzul ditela ilunbetik ta argiko

 Mundu guzia zure menpean ikustea belauniko

 Atsegin nuke kausi baladi betiereko biziko.

 

 8

 

 Duela mende oso bat xutik eman zauzten gizoneri

 Esker mila bat bihurtzen dut gaur batzuer eta besteri

 Jauna otoizten ikas ginezan utzirik ondokoeri

 Parabisuan zaizte agian galdatuz aingerueri

 Osagarri on arimakoa begira Aintzildarreri.


inprimatu