inprimatu
Aintzileko Ama Birjinari ohore
Izenburua:
Aintzileko Ama Birjinari ohore
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1083.zk.
Orrialdea:
5

Aintzileko Ama Birjinari ohore

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Zeruko amaz hartzen dut egun pertsu hauetan sujeta,

 Haren seme bat koplari orai izaitea zerbait baita.

 Goretsi nahi zaitut aspaldi, hori merezi duzu-ta

 Zure itxura xaharra gogoz dezaket egun espanta.

 

 2

 

 Sei mende hurbil badu nunbait-han zure itxura dugula,

 Ez da dudarik potret guzitan xahartuena dagola.

 Lurdatik landa ohartu nintzan estimatuz zaukatela

 Eskual-kasetan ez baitzitaken agertuko ez bestela.

 

 3

 

 Arteguiet jaun erretor ohi haren denboretan naski

 Ganer batean potret xahar hau, omen zagoena gaizki

 Jaun erretorak ta Anna Laudy-k apaindurik hain garbiki

 Gure elizan ezarri zuten tronuan hanbat polliki.

 

 4

 

 Geroztik hunat izana duzu gure elizan estimu,

 Ordainez otoi zeru-gainetik begira gaitzazu fermu

 Adi-zkitzu zuk bake eskasez diraden ainisko pleinu

 Gaixtakeriak suntsi litazke fede geiago baginu.

 

 5

 

 Ama birjina dugu Aintzildar jende guzien patroina

 Herri ttipia izana-gatik zuhauk onesten duzuna

 Guzien partez huna erteko neri gelditzen zautana

 Azken orena jiten denean onhar gaitzazu zu gana.

 

 6

 

 Igande oroz zuri begira bihotza zauku xoratzen

 Zu erregina ikusiz guri nola daukuzun behatzen

 Gure otoitzak agian ongi ahal duzketzu aditzen

 Itxura hor da, ta zuhaur ere etzira urrun ibiltzen.

 

 7

 

 Eskuin eskuan emana duzu galdu gaituen fruitua,

 Salatzen dauku nola mazteak galdu zeraukun mundua

 Segitu balitz tentazionez hasia zuen gudua

 Jende guzia ordu beretik izanen zaiken galdua.

 

 8

 

 Beste eskuan duzu beharrik zure seme dibinoa

 Horren medioz itzali baitzen etsai tzarraren lanoa

 Ixuri duen odolarekin garbitu zaukun gogoa

 Akabo baitzen bestela gure atseginezko geroa.

 

 9

 

 Ama birjinak salbatu gaitu bere semain bitartez

 Gure odolaz zinen andre bat, baitzinen zuhauren jitez

 Krixtoren Ama agertu zinen Jainko Aitaren bitartez

 Nahi baitzuen Ebaren falta estali birjina batez.

 

 10

 

 Herri guziain izenean gaur egiten dautzut oihua

 Bakarra zira daukazula zuk «Birjina Saindu» gradua.

 Egizu otoi zure besotan izan dezagun goxua

 Eternitate guzian denek gozatuz parabisua.


inprimatu