inprimatu
Aintzila sort herriari
Izenburua:
Aintzila sort herriari
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1637.zk.
Orrialdea:
5

Aintzila sort herriari

 

Arrossagaray, J.C

 

 1

 

 Aintzila herri maitea

 Goxotasunez betea

 Zu, gurea ukaitea

 Atsegin hori handia dela

 Maite dugu erraitea

 Badugula suertea

 Zure seme izaitea

 Dago zinezko bakea.

 

 2

 

 Zaitudan bezain maiterik

 Nihun ez dago besterik

 Zitaiken baino hoberik.

 Jendea beti hemen bizi da

 Bihotza alegerarik

 Arrotza jiten delarik

 Hortaz ez dago dudarik

 Itzultzen dela trixterik.

 

 3

 

 Zure lurrean sortuak

 Gazteak ta zahartuak

 Denak gira ohartuak.

 Herria zuri ditugula guk

 Izaite oro hartuak

 Onenak eta gaixtuak

 Gaudeno zure fruituak

 Gora gure espantuak.

 

 4

 

 Zonbat den zure adina

 Nehoiz ez dugu jakina

 Noitsu zaituzten egina.

 Erran nahi dut bihotz barnetik

 Zaude nere atsegina

 Beraz hemendik aintzina

 Handia ginuke mina

 Bertzen eskuan bazina.

 

 5

 

 Bizi gireno munduan

 Amaño baten mbduan

 Zaitug gure goguan.

 Ez beza nehork sekulan erran

 Denbora joan onduan

 Behin hartuta buruan

 Kanpo toki urrunduan

 Ai! zer herri mina duan.

 

 6

 

 Maitasun faltan ihesi

 Joanik ez dut ikusi

 Antzila duenik utzi.

 Holakorik bat kausi baladi

 Bihotzez nuke gaitzetsi

 Gezurrik nola sinetsi

 Ezin litaike iretsi

 Izena balaike hautsi.

 

 7

 

 Duen izena haustea

 Dago herriko kaltea

 Ukatuz bere maitea.

 Hola gertatuz erran behar de

 Zinezko ezin bestea

 Dela kalte suertea

 Min handienaz betea

 Omenaren itsustea.

 

 8

 

 Omena galduz geroztik

 Lurŕerat doe errotik

 Idai onena gogotik.

 Gaizki doana hartu dezagun

 Tinki tinkle besotik

 Zuzendu dadin gaixtotik

 Nola arbola ostotik

 Trixteziako lanotik.

 

 9

 

 Zuzentasuna hegira

 Éta ereman ongira

 Hartze dugun iguzkira.

 Herri maitea erakuts-azu

 Zutaz daukazun dirdira

 Gezurretik' ta egira

 Bihotzez zuzen bagira

 Igor gaitzala argira.

 

 10

 

 Aintzilak urrun gakoak

 Lehen hedatutakoak

 Badauzka aspaldikoak.

 Eginak beti segi ditzala

 Izaite onerakoak

 Azkar ditela flakoak

 Beti herri huntakoak

 Lagun gaitzala Jainkoak.


inprimatu