inprimatu
Aiherra-ko pertsulari besta
Izenburua:
Aiherra-ko pertsulari besta
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1136.zk.
Orrialdea:
5

Aiherra-ko pertsulari besta

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Kantatzen hasi beharra nago pertsulari laguneri

 Aiherran egin dugun bideak on egin beza deneri

 Arrabotsikan jenden artean ez zen batere ageri

 Galdea iten diotet egun Aihertar eta besteri

 Holako besta nai duzunean berriz dezakegu berri.

 

 2

 

 Mattin-etikan beharko baitut hasi gaurko goresmena

 Gure artean atera zauku zirtolari ederrena

 Daukan botzaz ta dohainez ere estimatuz daukatena

 Eta bestalde gazten laguntzaz arta hartzen dakiena

 Nork bada, ez du maitatzen ahal ongi iten ari dena.

 

 3

 

 Hartarik landa Xanpun horrentzat zer behar dugu pentsatu

 Bere aldian horren balio ederra nai dut aipatu

 Arraintza eta pertsua ere betan zituen maitatu

 Ene partetik suharra dela behin batez dut jujatu

 Erduldurekin lanean ari ta Eskuara ez ukatu.

 

 4

 

 Esponde hori Jatsuko seme ta izaitez Garaztarra

 Bihotz barnean berekin dauka gemena eta indarra

 Pertsu-lanean zintzoa dago dohainez berriz azkarra

 Otoi gurekin segi zaiteta badugu zure beharra

 Garazin gaindi heda dadien Frantses sainduain abarra.

 

 5

 

 Irigaray jaun Arrosartarra ez da izpirituz flako

 Egin ahalak egiten ditu pertsuaren onerako

 Hargina dela bere ahotik entzun izan dut halako

 Gorputz ederra duen gizona eder baita pertsutako

 Dohain ederra izanen zuen bidea egin balako.

 

 6

 

 Larre Bezkoiztar dagona orai baita gure ganat jina

 Gurekin betan segitu nahiz pertsurako bide fina

 Bertzek bezala hak ere beti botatzen du ahal dina

 Aho garbia, kantatu ainizin egiten du etsamina

 Eman beharrez entzuleari bihotzetik atsegina.

 

 7

 

 Mendiboure hau orai berriki pertsu emaiten hasia

 Landare ona dela segurki badauka horrek azia

 Ideia badu eta kantatzen ere nahiko grazia

 Lagun fidela dago segurki eta laster ikasia

 Gurekin betan xuxen dezala gaurko mundu nahasia.

 

 8

 

 Ernest Alkhate Iholdiarra da gaztetan hoberena

 Kantu lanean haste hastetik beti suhar dagoena

 Pertsularitan hori izan dut lagun orotan lehena

 Elgarrekilan aizanik luzaz ahantzatua nauena

 Erran ditake hori dugula gaur Xalbador bigarrena.

 

 9

 

 Jujamendua eginik daukat ene lagun guzietaz

 Bakotxak daukan aidura eta ber merezimenduetaz

 Otoi ez nehork gaizkirik hartu oraino ene hitzetaz

 Einkas norbaitek balu erteko zerbaitño pertsu hauetaz

 Hel araz beza errepostua gure Eskualdun kasetaz.


inprimatu