inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Arrossagaray, J.C. - Mattin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz
Treku, Mattin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1217.zk.
Orrialdea:
5

[Bertsotan]

 

Arrossagaray, J.C.

 

 ARROSSAGARAY

 

 Orai hasten naiz segur horrela mintzatzen.

 Lehenagoko andreak ditut estimatzen.

 - Arropa luzetan hek baitziren beztitzen

 Beren burua zuten segur estimatzen.

 

 MATTIN

 

 Zaharra berriz doa mode berritara

 Gauza berrieri re gaitezen prepare

 Serorak ere jinak ditugu hortara

 Arropak moztu tuzte aztal erditara.

 

 ARROSSAGARAY

 

 Mattinek hortan bote du arrazoin kokina

 Hori entzutean nik ez dut atsegina

 Lehenagoko moda segurki zen fine

 Hek garbiki beiratzen baitzuten arima.

 

 MATTIN

 

 Gora berak badira munduko bizian

 Ni hortara bainoa gaur lehen jautzian

 Ez ahal zira ohartzen apezak ikustian

 Lehen sotan eta egun klerjiman jauntzian.

 

 ARROSSAGARAY

 

 Hunek emaiten deraut egungo bertsua

 Segurki bera ez da izen apeztua

 Hori erran behar dute gisa berazkua

 Orai ez dute lehengo errespetua.

 

 MATTIN

 

 Nere lagun hunek du saindu bat iduri

 Kontseilu eman nahi du neska gaztieri

 Lehen beztitzen ziren serorak iduri

 Nik maiteago ditut ixterrak ageri.


inprimatu