Kalbario mendira
Arrinda, Anes
-I-
«Pilatok agindu du
Lapurren artean,
Iltzez gogor josteko
Jesus gurutzean».
***
Kristorenak egin du.
Gizonak Jainkoa menperatuta
Eriotzara darama.
-«Kristo, alde guretik
zure bearrik
ez degu!
Zesar degu errege!
Urrea ta Gorrotoa
gure lege
Eraman guretik!
Kendu aurretik!
Kendu! Kendu!
Areago oraindik:
Kendu eta ill!
Bere ordez
Barrabas nai degu!».
-«Ez det gizon onetan
errurik ikusten.
Ecce Homo!
Ara Gizona emen!
Buruan koroia.
Bizkar gañean
purpura gorria.
Malko-odolez
beterik begiak:
arpegian
errukia.
Zuena da ta
eraman iltzera!».
-«Gurutzera!
Gurutzera!
Kendu! Kendu!
Bere bearrik
ez degu!
Betor bere Odola
gure buru gañera!».
***
Ura Pilato-ren esku artetik jario;
Orrua ta marmarra erriak dario.
Orruaren egoetan, ur tanta argiritsuak
lau ego-aldeetara, zillar euri, dazaio.
Eskuak garbitzea alperrik da, Ponzio!
-IX-
«Ainbeste neke-miñez
Aul egiñik Jauna,
Irugarren aldian
emen jo du lurra».
***
Irugarrenez, pekatu:
gau illuneko
nere irugarrena!
Galdu det itxaropena!
Nere gorputzeko
aragiak nau aspiratu
ta zapaldu!
Aspertu naiz!
Nekatu!
Gauden auspez
lurrean
gurutzpean!
Errexago bai da
gurutz-gañean
baño.
Argia galduta,
gau illunean
nago.
Gaitz-erdi
oraindik
Eriotza urrun
badago.
Zatozkit,
Jauna,
nazazu jeiki
Eriotza baño
lenago!
-X-
«Ludiaren aurrean
Jantzia kendurik,
Or dago Jesus ona
Oso lotzaturik».
Arri gañean
jota
gari-alea
narru-gorri.
Mendi tontorrean
zutik,
soñekoak lurrean,
Jesus maitea
argi-utzik.
Jantziak/kenduta
oraindik
zurekin dituzu
odol-arrastro,
zauriak...
Ez dezu
beste jantzirik.
-«Zeiñ parregarrizkoa
zuen Yainkoa!
Odol, zikiñez josirik
ote da eroa?».
***
Jauna, izkutuan da
Gizona argiratu.
Yainkoa ikusi ez ta
aragia azaldu.
Orra Giza-semea,
malko-negarrez betea!
Lotzak zapaldua,
zauriz urratua,
anaia gurea!
Iñoren mendean
estututa
dabillen gizonari
izan, Jauna,
erruki!
-XI-
«Gurultziltzatu dute
Zañak urraturik,
Ezurrak askatuaz
Beren iltzetatik».
***
Jesus lur gañean
dan bezin luzea.
Bere neurria
gurutzea.
-«Emendik ona!»
dio soldaduak.
Neurria zurea,
neurri motza:
gizonezkoena...
Jaungoiko neurrigabea
giza-neurriz neurtu...!?
Bastarrik gabea
gurutzari lotu...!?
Maitetasunak
ez lezakenik,
ez da oraindik
sortu!
Zaude neurturik:
esia zure inguruan
iltze gogorra,
burnizkoa.
Goi-gañetik,
buru koroian,
arantza mingorra,
larrezkoa.
Etzanda zaude:
oia aukeratu dezu
estayetakoa;
or alkartzen dezu
Yainkoakin
Gizonezkoa.
Errege zera
betirakoa:
zure eserlekua
egurrezkoa.
Josi dizute eskua
eskubikoa,
zeru lurrak
egitekoa.
Ankak ere bai
zorionekoak,
erriz-erri
Berri-Ona
zabaltzekoak.
Zaude iltzez josirik;
ez dezu eskapatzerik!
-«Ez det iges egingo.
Jainkoa
josiko duten iltzerik
ez dago,
Maitasuna besterik».
-«Nun billa nezake
Yainkorik
Zu bezelakorik?».
|