inprimatu
San Inazio Loyola-coaren ibilneurria edo marchea
Izenburua:
San Inazio Loyola-coaren ibilneurria edo marchea
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
84-89

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


San Inazio Loyola-coaren ibilneurria edo marchea

 

Arana, Jose Ignacio

 

 LENENGO PARTEA

 

 (BATENA) Ynazio, gure Patroi aundia,

 (GUCIONA.) Jesus-an Compaņia

 Fundatu

 Eta dezu armatu.

 Ez da ez etsairic

 Jarrico zatzunic

 Yņolaz aurrean

 Gaurco egunean;

 Naiz betor Lucifer deabrua

 Utziric infernua

 

 (Berriro-Inazio etc.)

 

 Zure soldaduac

 Dirade aingueruac,

 Zure guidaria.

 Da Jesus aundia.

 Garaitu dituzte zure anayac,

 Etsayac.

 (BIRENA.) Ez dauca Fedeac

 Ez cristau nereac,

 Ez dauca bildurric

 Iņungo aldetic:

 (GUCIONA.) Inazio or dago,

 Beti ernai dago,

 Or dauca gendea

 Chit garaitzallea.

 Bandera alchaturic

 Guerran azaldu nairic.

 (BIRENA.) Gau eta egun

 Guztioc pakea dezagun

 (GUCIONA.) Beti gau eta egun

 

 (Berriro-Zure soldaduac etc.)

 

 BIGARREN PARTEA.

 

 (BATENA.) Ynazio, bildu dozu munduan

 (GUCIONA.) Arritzeco moduan

 Gendea

 Fede biziz betea,

 Gende jaquintsua

 Eta indartsua,

 Beti dabillena

 Guerretan aurrena,

 Elizaren etsayac billatzen.

 Topatu ta garaitzeņ.

 

 (Berriro Inazio bildu, etc.

 

 Dituzu anayac

 Guerra eguin-nayak,

 Da oyen leguea

 Etsai garaitzea;

 Oyek ditu bere gordetzalleak

 Fedeak:

 (BIRENA.) Dirade ezagun,

 Dabiltza gau ta egun

 Europan, Asian,

 Africa, America-n;

 (GUCIONA.) Legorretz ta ichasoz

 Dijoaz ta datoz,

 Dabiltza nequean

 Indio tartean,

 Edo Erregue-echean

 Jesus-en icenean

 (BIRENA.) Beti pelean

 Bizitzak dirauben artean,

 (GUCIONA.) Beti beti pelean.

 

 (Berriro, dituzu anayak.)

 

 IRUGAREN PARTEA,

 

 (BATENA.) Inazio, dira zure anayak

 (GUCIONA.) Ichas-gizon argiak

 Arraunak

 Bogatzen daquitenak:

 Pedro-ren ontzia

 Badago ertzia

 Arroka tartean

 Egunen batean,

 Bertatik botean dira sartzen

 Eta argana joaten;

 

 (Berriro; Inazio dira; etc.)

 

 Sokaquin loturik

 Arroquen artetik,

 Baldiņ bada etsairik

 Oyek garaiturik,

 An daramate ontzia cayera,

 Leorrera:

 (BIRENA.) Naiz izan ekaitza

 Bogatzeko latza

 Eta baguen goyak

 Naiz busti odeyak,

 (GUCIONA.) Arraunak arturik,

 Alkar alaiturik,

 Botean sarturik;

 Bicitzaz azturik

 Boga boga deirik,

 An dijoaz cayetik,

 (BIRENA.) Bultzeaz quilla

 Pedro-ren ontziaren billa,

 (GUCIONA.) Beti bultzeaz quilla.

 

 (Berriro.) Sokaquin loturik, etc.)

 

 


inprimatu