inprimatu
San Ignacio-ren zeruratzeari, laukoak
Izenburua:
San Ignacio-ren zeruratzeari, laukoak
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
200

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


San Ignacio-ren zeruratzeari

 

Arana, Jose Ignacio

 

 Izarrez-izar, euzkiz-eguzki,

 Milla munduren artean

 Aingeru-talde soñulariyak

 Zabaltzen dira batean.

 

 Zillar zurizko ta urre gorrizko

 Distiadura isuririk,

 Soñeko ederrak daramazkite

 Aizeak apaiñ jarririk.

 

 Dijoaz egan pozez gañezka

 Astiñdurikan egalak,

 Murgildurikan beren biyotzak

 Betiko atsegiñ-ujolak.

 

 Oyen erditik gure Ignacio

 Bere jargoira zanean

 Bazter danetan pesta geitu zan

 Zerutar galai artean.

 

 Bere garaipen paregabea

 Kantatzeari benetan

 Ekin zioten, danak urturik

 Jainkozko amore garretan.

 

 ¿Nun dira lurrak? ¿Nun dago Erroma?

 ¿Nun andizki goi erpiñak?

 Uts-ezerezak dira Zeruan

 Mundu guziko atsegiñak.

 


inprimatu