inprimatu
Umea ta bildotsa
Izenburua:
Umea ta bildotsa
Sinadura:
Klaudio Gallastegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gallastegi, Klaudio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
59-60

Umea ta bildotsa

 

Gallastegi Klaudio

 

 Lore il argi-argi aurtengo iore il,

 zelaiak urdin zuri begi atsegiñak;

 bost urtedun umea, erruge garbia

 zelai erdian dago, begiak urdiñak.

 

 Bere inguru bildots zuri-zuri polit

 triskalari ariña, da, pozez beterik;

 umetxoarengana doa geldi-geldi:

 errugea dalako ez dauka bildurrik.

 

 Umetxoak mosutxu emoten dautsala,

 bildotsak bere aldetik miñagaz igurtzi;

 beriala bi orreik biur dira lagun,

 izketan asi dira, or zelan ikusi.

 

 Umeak dirautsola, «zein polita zaren»,

 bildotsak erantzuten, esanagaz be, be...

 Umeak ondorengo: amarik badozu?

 —Nik badot ama ona, asko ni nau maite.

 Uste dau umetxoak bildots zuri-zurik

 dakiala izketan, diñolako be, be...

 

 Or dator nire ama, ogi zuriagaz,

 emongo dautsut ataltxo bat zuri bere.

 Ardi ama or dator bildotstxoagana;

 ogi ataltxo ordez ardiren esnea

 edaten dau umetxok glu glu egiñagaz.

 Bilbotsa ta umea beti alkarregaz

 zelai bertara doaz bat-bat egiñikan;

 erruge direanak lagun bereala,

 ori da bide zuzen nagusiontzako:

 biotz zintzoko izan bakez biziteko,

 errugetasunean zorion sustarra,

 bide ortatik egiz gaizkatuko lurra.

 

 


inprimatu