1491-1492. Granada kristau-gudariz inguratua
Arana, Jose Ignacio
Ara, badatoz, badatoz, ara,
Iliberritik saltoka
Ariņ-igaroz, belaun-gozoroz
Ballera baso ta arroka;
Ipar-aldeko jende gaztea
Alkarren-leyan ujoka:
Jenil-ondora irristatzen da
Eta Darro-ren ertzera,
Nola ujolde arro-zabar bat
Zelai-belardi gaņera.
Ez du alperrik ipiņi Jaunak
Kantauri-mendi goiyetan
Aro-oneko burni-gorriya,
Orobat libar-leizetan;
Eta galtzairu piņetakua
Kristau-leyalen oletan:
Fede-Santua biotzean, ta
Armaz dizdiaz eskubak,
Zer dezaketen gure zaldunak
Ikus-bezate mairubak.
Urte geyegi negar-egin du
Granada Uri nobleak;
Urte geyegi arrasta-ditu
Mahoma-tarren kateak.
Zerubetatik libretasuna
Dakar Kristo-ren legeak:
Illargi-puska-itai-okerrak
Bota printzeka kanpora:
Salbamendeko Gurutz-ederrak
Distia beza goi-gora.
Gaztelu arro Alhambra-koa,
Dardara-zaite beldurrez;
Etzaitezela geiago estali
Mahoma-tarren gezurr'ez;
Barrukak-eder lapurtutako
Seda, zillarrez ta urrez.
ĄAi, ai, Boabdil, errege oker,
Erri-gaisoen zigorra!
Zuretzat ere noizbait ager da
Egun-zuzen ta gogorra.
ŋEz dezu aitzen garra-soņuba
Zure murruen ondoan,
Sutunpa-otsa, kia ta garra
Landa-luze ta basoan?
ŋZeņ ta zeņ dira agiri diran
Gudalariak kanpoan?
Zoaz-igasi Aprika-aldera
Zoaz igasi aidean;
Kristau-zaldunak milla-millaka
Orche dituzu gaņean.
Orche dituzu Ebro ta Tajo
Ibai-ertzeko zaldiyak.
Eun-eunka, zalapartaka:
Beren irrintza biziyak
Bete dituzte egun ta gabaz
Beldur-ikaraz erriyak
ŋIkusten dezu zer leizetara
Arrokeriak zeraman?
Albadituzu, Alediņ era
Oraiņ zeureak eraman.
Ikusi, ikusi su-ta-garrakiņ
Inguru danek argitzen:
Zelai, baratza, lorategiak
Legorrak dira gelditzen,
Achur ta aiskoraz jota-botaka
Suaitz ta echeak eroitzen;
Ez abererik, ez egaztirik;
Ez da garirik sartuko:
Gose ta egarri tristeak gaurtik
Lagun dituzu artuko.
Aritz-andi-bat ibar batean
Gelditu oi dan bezala
Ondar ujoldez irguratuba,
Soillik, altu ta zabala.
Ostorik-gabe, adarrak igar,
Tristura gorriz janzita:
Ala, Granada, geldiko zera
Kristau taldeak ertsita,
Gerrari-pillak alde guzitik,
Argi guziak ichita.
Zu obetzera, ez ondatzera
Datoz kristauak onutza:
Agertubedi glori-erraņuz
Berriz Jesus en Gurutza,
Ayenaturik zure gaņetik
Illargi-oker amutza.
Zure mezkita, zure jauregi,
Zure karrika, plazetan
Gizon-guztien Salbatzalleak
Agindu-beza benetan.
Zoaz igasi azkar, Boabdil,
Geldi-zaitezen bizirik:
Motrill-aldera zure zaldiak
Zuzen-itzatzu etsirik:
An da Malaga-n zure galdezka
Aprika-tarren onziak,
Ureņ-gaņean lutoz janzita
Zalanzan dabiltz-guziak;
Atoz, dizute, Tanjer-alderonz,
Beren deadar tristeak.