inprimatu
Maiatzeko lore-kantak
Izenburua:
Maiatzeko lore-kantak
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
402-403

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Maiatzeko lore-kantak

 

Arana, J. Ignacio

 

 I SARRERAKOAK

 

 KANTARTEA.

 

 Guazen, guazen, guziok,

 Birjiña Ama-gana,

 Eskeintzera biotzez

 Lorecho eder bana.

 

 KANTALDIAK.

 

 ¡O Ama biotzekoa

 Birjiña garbia,

 Zeruko edertasuna

 Izarren argia!

 Guazen, guazen, guziok,...

 

 Zuri eskeinzera gatoz

 Lore lurrekoak,

 Zugandik artutzeko

 Gerzo zerukoak.

 Guazen, guazen, guziok,...

 

 Lorez estali dira

 Mendi ta zelayak,

 Ostoz apaindurikan

 Arbola galayak.

 Guazen, guazen, guziok,...

 

 Zure biotz erdian,

 Birjiña maitea

 Ugari jayo izan da

 Bertute lorea.

 Guazen, guazen, guziok,...

 

 Baratz eder onetan

 Nago uda-berria,

 Beti dago eguzkiya,

 Beti on egualdia

 Guazen, guazen, guziok,...

 

 Bakarrik guk daukagu

 Mundu char onetan

 Pekatuzko negua

 Sarri biotzetan.

 Guazen, guazen, guziok,...

 

 Pekatari gaisoen

 ¡Ama guzioz-ona!

 Zu-gabe beti dago

 Galdurik gizona.

 Guazen, guazen, guziok,...

 

 Zu gure biotzetan

 Zeru uda-berria,

 Eta gure animentzat

 Grazizko iturria.

 Guazen, guazen, guziok,...

 

 Gure illuntasunetan

 Zu zerade argia,

 Gabaz gabilzanean

 Zu gure illargia.

 Guazen, guazen, guziok,...

 

 Jaikitzen geranean,

 Zera egun-sentiya,

 Gure epeltasunetan

 Zaitugu eguzkiya.

 Guazen, guazen, guziok,...

 

 Gure gauza-on guztien

 Jatorriya zera;

 Izan zaite ere azkenik

 Zeruko sarrera.

 Guazen, guazen, guziok,...

 

 Oraiñ gure eskeñiyak

 Artu-itzatzu or goira,

 Aisago igarotzeko

 Zu zauden jargoira.

 Guazen, guazen, guziok,...

 

 II. AZKENERAKOAK.

 

 KANTARTEA.

 

 ¡O gure Ama laztana

 Birjiña maitea!

 Biyotz-ta guzti arzazu

 Nai dezun lorea.

 

 KANTALDIAK.

 

 Mayatzeko loreak

 Zure edertasuna

 Nai lukete eukitzea

 Berentzat laguna.-

 ¡O gure Ama laztana...

 

 Ori irichi nayean

 Ai dirade edertzen,

 Naiz gabaz, naiz egunez

 Beti daude apaintzen.

 ¡O gure Ama laztana...

 

 Onela nai dute esan

 Zeradela aurrena,

 Zeru-tarren artean

 Danik ederrena:

 ¡O gure Ama laztana...

 

 Betoz lore ederrenak

 Nere eskuetara,

 Birjiña-ren aurrean

 Atozte agertzera.

 ¡O gure Ama laztana...

 

 Biyotza artu egiguzu

 Lorakia batean,

 ¡Ama! gorde gaitzatzu

 Zere biyotzean.

 ¡O gure Ama laztana...

 

 ¿Noiz agertuko dezu

 Arpegi eder ori?...

 Erakutsi egiguzu

 Noiz-bait guztiori...

 ¡O gure Ama laztana...

 

 Zu zaitugu guk Ama

 Zu gure Erregiña,

 Damu-degu biotzez

 Pekatu egiña.

 ¡O gure Ama laztana...

 

 Arren, ondu gaitean,

 Iguzu graziya,

 Ez-utzi irichi-artean

 Zeruko gloriya.

 ¡O gure Ama laztana...

 


inprimatu