inprimatu
Leenengo komulgatzea
Izenburua:
Leenengo komulgatzea
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
338

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lenengo komulgatzea

 

Arana, Jose Ignazio

 

 Naiz aingeru bat izan

 Eziñ da agertzea,

 Nere animak artu

 Duen mesedea:

 ¡Jainko Ber-bera oso

 Nigana sartzen,

 Eta bere jargoya

 Nigan ipintea!.

 

 Ikusirik lenbizi

 Neronen-barruba;

 Jesus bertan dedala

 Dana zerutuba:

 Eta nere amorez

 Bera zoratuba,

 ¿Zenbateraño naiz ni

 Geldi beartuba?

 

 Graziya badit beste

 Sakramentubetan.

 Bere Biyotza dana

 Eman dit onetan:

 Grazien itur-buru

 Dan jaunak benetan,

 Errege izan naidu

 Gure biyotzetan.

 

 Atoz, bai, Jesus maite,

 Nere Jaungoikua,

 Egiñ nere anima

 Zure antzekua:

 Zure kemen zerukoz

 Nagola indartua,

 Erres garaituko det

 Mundu ta inpernua.

 

 Zure Sakramentura

 Sarri egaturik.

 Eta naizan guztiya

 Zugan alaiturik:

 Inoiz ez det izango

 Zorigaitz esturik,

 Baizik zorion beti

 Dana Jainkoturik.

 


inprimatu