inprimatu
Jesus-ec gurutzean esandaco zazpi itzac
Izenburua:
Jesus-ec gurutzean esandaco zazpi itzac
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
3-5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jesus-ec gurutzean esandaco zazpi itzac

 

Arana, Jose Ignacio

 

 LEENENGO ITZA.

 

 Aita, barca zayezu, bada, zer diarduten-ere ez dakite. (LUC. 23, 34.)

 

 Gizonagatic gurutze baten

 Eriotzaco tranzean

 Jarri ziņaden, Jesus maitea,

 Oņaze-samiņ artean...

 Gure-pecatu barriacgatik,

 Arren,iguzu damua:

 Barca gaitzatzu, zure mereziz

 Izan-dezagun zerua.

 

 BIGARREN ITZA.

 

 Gaur nerekiņ, paradisuan izango zera (LUC 23, 43).

 

 Zerua iriki zinion, Jesus

 Gizadi guzti-danari,

 Escaņitzean paradisua

 Betico lapur-onari;

 Fede bizi ta obra onakiņ

 Egizu gu an sartzea,

 Goza-dezagun zurekin beti

 Zoriona ta pakea.

 

 IRUGARREN ITZA.

 

 Emacumea, orra or zure semea; ona emen zure Ama (JOAN, 19, 26-27)

 

 Emanik, Jexus, gurutzetic zuen

 Gure amatzat Birjiņa,

 ŋNola zuregan guc ipiņi ez

 Ichadomena chit piņa

 Bay Ągure Jesus maite-maitea!

 Gure-ondana Zu-zera,

 Birjiņa-Amarren-bidez iguzu

 Zoruetaco sarrera.

 

 LAUGARREN ITZA.

 

 Ene Jaincua, ene Jaincoa; ŋzergatic utzi nazu? (MAT. 27, 46)

 

 Bacar-bacarric gure-amorez

 Gurutze baten josia

 Egon ziņaden, Jesus maitea,

 Aitarengandic utzia;

 Eramangura andi bat, Jesus,

 Arren, iguzu penetan,

 Zere ondoan argi-gaitezen

 Gero Zeruko pozetan.

 

 BOSTGARREN ITZA.

 

 Egarri-naiz. (JOAN. 19, 28).

 

 Anima danac salbatutzeco

 Egarrir zaudeo penatzen,

 Ta oyeu ondoren, Jesus Jaincoa,

 Beti ziņuten necatzen;

 Arren, iguzu zeru-gauzean

 Gose ta egarri berdiņa,

 An zu maitatzen beti egoteco

 Izan gaitean gu diņa.

 

 SEIGARREN ITZA.

 

 Bucatu da. (JOAN. 19, 30).

 

 Iztoki-eder gurutzecotik

 Diozu dala bucatu

 Jaincozco obra, gizonen zorrak

 Or dituzula kitatu.

 Egin gaitzatzu, Jesus-gozoa,

 Ezker oneko zugana,

 Eta lagundu, egin dezagun

 Zeruratzeko bear-dana.

 

 ZAZPIGARREN ITZA.

 

 Aita, zere escubetan lajatzen det nere izpiritua. (LUC. 23, 46).

 

 Gugatic, Jesus, emanic Aita

 Beticoaren escuan

 Eriotza ta bizitza, danoc

 Sar nai-gaituzu Zeruan.

 Lagun-gaitzatzu, Jaungoicoaren

 Nayera oso-jartzeco;

 Ori ederki beterik geugan,

 Zeruetara joateco. (Amen).

 


inprimatu