inprimatu
Jesus gurutzilzatuari
Izenburua:
Jesus gurutzilzatuari
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
Orrialdea:
287

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jesus gurutziltzatuari

 

Arana, J.Ignacio

 

 ¿Ori da Jauna, mundu ederrak

 Ezerezetik sorturik

 Itz erdi baten kemenarekin

 Dana daukana loturik...?

 ¿Ori Jainkoa

 Goyetakoa

 Zeñek ez duen kaburik?

 ¿

 Ori da jauna, zeru urrezkoak

 Oñetakotzat dauzkana...?

 ¿Aingeru galai talde galanta

 Or-emen morroi dubena?

 ¿Aundiagorik,

 Ederragorik,

 Iñun prerik ez dana?

 

 Zinzilik dagon ori ber-bera;

 Bai, zeru-lurren erdian,

 Zeru ta lurrak paketzeko da

 Uztargi eder aidina:

 Zeruko giltza,

 On bagabiltza

 Danok zerura gaitian.

 

 Ori dezu, bai; ori ber-bera,

 Gizon galdu ta gaistoa,

 Orise dezu Munduko Jabe

 Jaunaren Seme Jainkoa,

 Zu salbatzeko,

 Zeruratzeko,

 Gurutz orretan jasoa.

 

 Urratu ditu Juda-Leoyak

 Diabruaren kateak,

 Egun gorriya Luzbel-entzako

 Dakar Christo-ren nekeak;

 ¡Gora begira!

 Iriki dira

 Zorubetako ateak.

 

 Amodio-suz irazakita

 Gurutz orretan josirik,

 Deika daukatzu, besoak zabal,

 Biotza zabal utzirik:

 Zoaz, bai, arren,

 Betiko-garren

 Janari zera, ez nairik.

 

 ¡Jesus iltzen da gizadiaren

 Ongi nayezko su-garrez!

 ¡Izar, illargi, lur-ichatsoak

 Lertutzen dira negarrez!

 Jauna ikusitu

 iltzen josita

 Amorearen indarrez.

 

 Ara mendiak, arkaitzak ara,

 Zartatzen dira batean,

 Orroaz dabiltz ichas-zabalak

 Lurra dardaraz danean,

 Euzki garbia

 Argi-gabia

 Jesus gugatik iltzean.

 

 ¡Uri-jauregi, kanpo loratu,

 Diran gauz eder guztiyak,

 Gaur ikusirik Jesus Golgota-n

 Urte negarrez begiyak,

 Beltzez jautzirik,

 Poza eranzirik,

 Isuri malko biziyak.

 

 Ez izan, gizon, arriyak baño

 Gogorragua gaitzetan:

 Begiyak malkoz iturri egiñik

 Damu gaitezen benetan,

 Beti izateko

 Ta igaritzeko

 Zeruko atsegin pozetan.

 


inprimatu