inprimatu
Illerri-done edo kanpo santuetako obizde ta gaiņizkira batzuek
Izenburua:
Illerri-done edo kanpo santuetako obizde ta gaiņizkira batzuek
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
408-409

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Illerri-ra edo kanpo santuetako obizde batzuek

 

Arana, Jose Ignazio

 

 Estote parati (Luc. 12-40). Zaudete prest.

 

 Eriotz ordurako

 Beti prest dagona,

 Jainkoaren graziyan

 Bizi-dan gizona.

 

 In omnibus operibus tuis memorare novissima tua, et in aeternum non peccabis. (Eccl. 7-4o). Zere eginkizun guztietan oroitu-zaitez zedorren azkenkiaz, eta ez dezu egundaņo pekaturik egingo.

 

 Zere egintza danetan

 Jarri pensatzera:

 Zere-zere azkenkiaz

 Oroitzen bazera,

 Pekatuban beņere

 Eroriko etzera.

 

 Et mortuo non prohibeas gratiam. (Eccl. 7-37). Illdakoari ere egiozu mesede.

 

 Bizi zeran artian,

 Erregu Jaunari;

 Egiņ mesede ori

 Ill zan lagunari.

 

 Regnavit mors ab Adam. (Rom. 1-5-14). Adan-dik-asita, eriotza beti.

 

 Adan-en jatorriko

 Erritar ta arrotzak

 Berdiņ bere mendean

 Dauzka eriotzak.

 

 Pulvis et umbra sumus. Auts eta itzala gera.

 

 Bada gorputza mundu onetan

 Autsa dezu ta itzala,

 Izpirituba salba dezazun

 Eiņ-bear dezu eiņ-ala.

 

 Reddere unicuique secundum opera sua. (Apoc. 22-12). Ematea bere egiteaz-berdiņ bakoitzari.

 

 Eriotz ondorenak

 Ditugu jakiņak;

 Nolako obrak diraden

 Bakoitzak egiņak,

 Emango zaizka sari

 Edo miņ berdiņak.

 

 Qua hora non putatis Filius hominis veniet. (Luc. 12-40). Uste ez dezuben orduban etorriko da gizonaren Semea (Jesus).

 

 Eriotzako orduban dator

 Gu juzgatzera batez baten

 Juez zorrotza Jainko-Semea;

 ŋTa ez gera obeto prestatzen?

 

 Estote parati (prest egon zaitezte). (Luc. 12-40).

 

 Presta zaite ta egiņ

 Bertatik dan dana,

 Eriotz ordurako

 Nai zendukeana.

 


inprimatu