inprimatu
Illerri-done edo kanpo santuetako obizde ta gaiņizkira batzuek
Izenburua:
Illerri-done edo kanpo santuetako obizde ta gaiņizkira batzuek
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
368-371

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Illerri-done edo kanpo santuetako obizde ta gaiņizkira batzuek

 

Arana, Jose Ignazio

 

 Fratres, orate pronobis. (Ad. Thessal. 5 25).

 

 Kristau anayak, otoitz

 Gure animakgatik,

 Guk ere eska dezagun

 Zeruan zuekgatik.

 

 Memento homo quia pulvis es. (Eleizak.)

 

 Lur zoitik illki dena, gero ere lurrera,

 Efeak iragan eta, biurtzen da berera...

 ĄO Iaongoiko, zeņen baitan baitegu esperantza,

 Arren surtako, emozu, penetatik librantza.

 

 (Joanes Etcheb. or. 97, 1659)

 

 Orate fratres. (Eleizak.)

 

 Arren, Jaunak, gorputzari sepultura bezala,

 Arimari ere emozu Paradisu zabala.

 

 (Ex. Joanes Etcheb. p. 99.)

 

 Dum tempus habemus, operemur bonum. (Ad. Gal. 6, 10.)

 

 Onak izanik, on egiteko

 Degu denbora munduan:

 On asko egiņak poztuko gaitu

 Eriotzako orduan.

 

 Canet enim tuba, et mortui resurgent incorrupli. (Ad. Cor.I. 15,52.)

 

 Ilta zeudenak, aingerubaren

 Turrunta-soņu aitzian,

 Piztuko dira, bizi-izatera

 Betikotasun guzian.

 

 Nunc tempus acceptabile. (Cor. II. 6,2.)

 

 Oraiņ bizitzan, oraiņ sasoya,

 Oraiņ, kristauak, denbora,

 Obra onakiņ igo zaitezten

 Gero zeruban goi-gora.

 

 Sicut vita finis ita.

 

 "Ondo bizi, bai, ondo iltzeko,

 Aitu oi dezu munduban:

 Egi aundi au jarrai ezkero,

 Izango zera zeruban.

 

 Dum tempus habemus, operemur bonum. (Ad. Gal. 6,10.)

 

 Nai badute betiko

 Zeruba gizonak,

 Denbora duten arte

 Egiņ obra onak.

 

 Non enim habemus hic manentem civitatem, sed futuram inquirimus. (Ad. hebr. 13,14.)

 

 Gure betiko erriya dago zerubetan;

 ŋZertako ainbat zoratu lurreko gauzetan?

 

 In novissimo die de terra surrecturus sum. (Job, 19,25.)

 

 Lurpe ontatik jaiki bear naiz

 Azken-egunaz batera,

 Alkar berriro gorputz ta arima

 Jesukristo-ren aurrera.

 

 Et rurium circumdabor pelle mea, et in carne mea videbo Deum metal (Job. 19,26.)

 

 Emen daukadan gorputz au berriz

 Estaliko da larrubaz;

 Ikusiko det nere Jainkoa

 Begi ta aragi piztubaz.

 

 Seminatur corpus animale, surget corpus spiritale. (Ad. cor. I. 15,44)

 

 Gorputz ustelkor au utzi-arren,

 Nola lurrean aziya;

 Izpirituzko gorputza gero

 jaiki bear du biziya.

 

 Esto fidelis usque ad mortem, et dabo tibi coronam vitae. (Apoc. 2,10).

 

 Ill-arte segi leyaltasunez

 Obra on asko aurretzen;

 Beti-betiko bizi ta koroiz

 Zeruban eder-zaitezen.

 

 Si commortui sumus, et convivemus. (Ad. Tim. II. 2, II.)

 

 Jardunik emen Jesus-en alde,

 Griņa gaiztoak ezitzen,

 Berekiņ alkar, zeruban beti

 Izango gera bizitzen.

 

 Zuen adiņ samur ori

 Laster da iragana:

 Lore flako bat diruri

 Betan sunchitzen dena:

 Ikusiko dute sortzen,

 Eta geienean,

 Arras isturik erortzen

 Egun artan berean.

 

 (Cantica Ispir. VI.)

 

 Zure aita eta ama

 Gaisoen biyotzak,

 Negarrez urtzen dauzka

 Zure eriotzak.

 Egiguzu zeruban,

 Gure aingeruchua,

 Zure onduan gure

 Atsegiņ lekua.

 

 (Aur baten obian).

 

 Aequales enim angelis sunt. (Luc. 20,36.)

 

 Loracho guziz pollita

 Jayo ziņan mundura,

 Batayoak eman zizun

 Aingeruen ichura,

 Erruezaren usayak

 Jaso zaitu zerura.

 

 (Aur baten obian.)

 

 Translatus est in paradisum. (Eccli. 44,16.)

 

 Liriyo zuri pollit

 Bertute-usaiduna,

 Ona emen gaztecho

 Zerura-zaiguna.

 

 (Gaztecho done baten obian.)

 


inprimatu