inprimatu
Gernika'ko Zugatza
Izenburua:
Gernika'ko Zugatza
Sinadura:
Balendin Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1968 I-II Bakardade
Orrialdea:
68

Gernikako zugatza

 

B. Enbeita

 

 Zugatz indargetuak

 Nai-badu bizitza

 Bearrekuak ditu

 Kare ta satsa,

 Onek sendotu eta

 Indarra damotsa;

 Ortarako beardu

 Jaubien laguntza.

 Gernikako areitza,

 Indarge dau antza,

 Gu zetan gabiltza,

 Eskeiņi biotza

 Besarkatuaz bere

 Goiko kurutza...

 Betiko bizi dedin

 Gure zugatza.

 

 Erri bakoitzak dauka

 Bere ezaugarria

 Euskal Erriak ere

 Dauka beria.

 Gernikako Areitza

 Asabak jarria.

 Bertan doguz oiturak

 Bera da legia.

 Ezkur ta orria,

 ditu orlegia,

 Mamiņa gorria,

 Kurutza zuria,

 Auxe da Genikako

 Gure arbolia...

 Askatasun Ikurra

 Eta Jaubia.

 

 


inprimatu