inprimatu
Guadalumendiko kantaera. Mantupea eta gurutzepea
Izenburua:
Guadalumendiko kantaera. Mantupea eta gurutzepea
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
84-86

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Guadalumendiko kantaera. Mantupea eta gurutzepea

 

Arana, Jose Ignacio

 

 I.

 

 ¡Irun-aldeko ibar eder au

 Zoragarria bai-dago!

 Agiri-dira Oyarzun mendi,

 San Marzial, da geyago;

 Beste aldetik Larrun altuba

 Urruña aldea beerago:

 Oyen-ondoan Euskaldunentzat

 Bost-erri-maite badago.

 

 II.

 

 Begira an-bian Hendayakoa

 Eta Bidaso ibaya;

 Bere gañetik dator suta-gar

 Burnibideko pasaya:

 Ondarraitz dago beste aldera,

 Ta andik-gorago da alaya

 Euskaldun-andi Abadi-k duben

 Jauregi-berri galaya.

 

 III.

 

 Lekurik eder pollitenean

 Ondarrabi-ko Uriya

 Milla-gerratan leyaltasunez

 Beti-gogoangarriya;

 Gorde-beazu beti zuretzat

 Ama Birjiña Mariya;

 Zabal zayozu zure mantuba

 zeruko izarren argiya.

 

 IV.

 

 ¡Ichaso zelai zabal arroa!

 Ez nazazula arritu

 Oroiazirik zen bat bider zu

 Odolez zeran gorritu.

 Zenbat olatu burrukaz dozu

 Milla ontzidi zatitu?

 Zenbat dirade osiñ oyetan

 Zuk irinchita gelditu?

 

 V.

 

 Baña zuregan arritzekoak

 Anai gureak badira,

 Oyarzabal-i Okendo-tarrai

 Eta Churrukai begira:

 Ur urdiñ oyen bizkarrak irrist

 Ontziz-bezela aingira,

 Ontziz lenengo Elkano batek

 Mundu osoa du jira.

 

 VI.

 

 ¡0larso mendi-epaitz ederra!

 ¿Nola ez ekar gogora

 Zu ekusteak, zu aitatzeak,

 Erroma-tarren denborat

 Zenbat jendedi anziña ziran

 Etorri-zure-albora,

 Kantauritarrak mendetu nayaz

 Beren ustarpe gaistora?

 

 VII.

 

 ¡Zori-oneko Euskalerriya

 Iñork mendetu gabea!

 Etzan arkitu anziña zugan

 Gaizkiñ idolo-zalea,

 Jainko bakarra maite zenduben

 Zeru ta lurren Jabea;

 Eta ondoren Salbatzallea

 Jainko beraren Semea.

 

 VIII.

 

 ¡Erri gaisoa, kulpaz-bazera

 Gaistoen mende gelditzen!!

 Zure legeak, zure itzkuntza

 Isill ai dira garbitzen,

 Errelijio-bakar da egia,

 Orrela dote azpitzen,

 Ta arrazoi-utsa ta arrotasuna

 Luzbel-en eran goititzen.

 

 IX.

 

 ¡Jesusen Ama!, betor zugana

 Zeruratu nai dubena;

 Aingerubez-gaiñ bakarrik-zera

 Jaungoikuaren urrena:

 Itzerdicho-batesan zaigozu,

 Ta agor naigabe ta pena;

 Pozezko malkoz bustiko degu

 Zure Mantupe barrena.

 

 X.

 

 Zure edertasun miragarria

 Oroitzen naute kanpoak,

 Udaberriko-lorez jantzirik

 Zelayak eta basoak;

 Zure izenaren soñu maitea

 Chorien kantu gozoak,

 Orobat Eliz otsandiko-onen

 Kanpayen dinbi danboak.

 

 XI.

 

 Nola dagoan chita taldea

 Ollalokaren ondoan,

 Nola aurcho bat atsegiñez lo

 Iñude baten besoan,

 Ala ikusirik zeñ geran erge!

 Mundu triste ta gaistoan,

 Poz beterik gaude, Birjiña,

 Zure Mantupe gozoan.

 

 XII.

 

 Ichaso asar asko pasarik,

 Atsegiña da portua;

 Euri elurrez, turmoi-chimistaz,

 Poz da echean sartua.

 Ala izanik zu gure portu

 Eche ta leku dontsua,

 Atsegiñago da guretzako

 Zure Mantupe gozua.

 

 XIII.

 

 Zeruko Erregin Santuen poza

 Ta Aingeruena bazera,

 Esan diguzu zerala ere

 Aula gurea berbera:

 ¿Nola ez etor pekatariak

 Laster-da korri bazera

 Zure Mantupe zillar da-urrezko

 Zeru orretan sartzera?

 

 XIV.

 

 Guadalupeko arkaitza, zaude

 Inguru-mallaz landua:

 Zure gañean Gurutze galant

 Ederra dago sartua,

 Zabal da lodi iru puskatan

 Zeru aldera goitua;

 Karraiyatzeko berrogei idi

 Ez omen ziran naikua.

 

 XV.

 

 Zorionean zaude Guratza

 Gipuzkoa-ren iskiñan:

 ¡Guadalupeko mendi-polliten

 Edergarriya, nun ziñan?

 Zeru ta lurrak paketzekoa

 Kalbarioan baziñan,

 Ondo gaur emen zuregan Jesus

 Agurtatzera jo giñan.

 

 XVI.

 

 Egiñaz toki egokiya da au,

 Erregutzeko Jaunari:

 ¿Arkaitz gogorrak nork landu ditu?

 ¿Nork ekin zion lanari?

 Amabost Gurutz andik diote

 Koroya jarri plazari;

 Gurutz bidea ibill gaitezen,

 Jira bat eman berari.

 

 XVII.

 

 ¿Ekus dezute arratsaldean

 Goibeldutzean eguna,

 Zazpi kolorez jantzirik dagon

 Uztargi eder chukuna?...

 Orobat gutzat da Gurutzea

 Pakezko arku pozdana,

 Zeru ta lurren bitartekotzat

 Jainkoak eman ziguna.

 

 XVIII.

 

 Gu erosteko, or isur zuben

 Jesus-ek bere odola;

 Or eman zuben bere bizitza,

 Erru gabea zegola.

 Atozte,atozte Gurutzepera,

 Au da zeruko arbola;

 Nor-nai Zerura igo lezake

 Bere itzalean dagola.

 

 XIX.

 

 Atozte, atozte Guratzepera

 Munduko gaiztakeritik;

 Denboraz alde denboraz igas

 Egun gaizto-ta gorritik

 Egun gorriya goritutzen da

 Pekatu beltzen erdoitik;

 Pakeak egin Jainkoarekin,

 Damuz boltzen erditik.

 

 XX.

 

 Bai ¡Gure Jesus! Damutzen gera

 Ainbat pekatu egiña...

 Apaizen bidez kenduko degu

 Oker guztien zikiña:

 Lagun zaiguzu, arren, ontzeko

 Zuk, Ama maite Birjiña,

 Eta iraupenez zeruratzeko,

 Egin gaitzatzu gu diña.

 Alabiz.

 


inprimatu