inprimatu
Euskaldun pare-gabeari
Izenburua:
Euskaldun pare-gabeari
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
153.zk.
Orrialdea:
16

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskaldun pare-gabeari

 

Arana, Jose Ignazioa

 

 KANTARTEA

 

 Zuri, oh Larramendi!

 Zuri, gure Aitari,

 pozik ari gaituzu

 guztiyok kantari.

 Zuk egindako onak

 Euskal-erriyari

 zeruetan bakarrik

 du naikoa sari.

 

 KANTALDIYAK

 

 1

 

 Geragorri'ko baso ta zelai!

 Larramendi'ko ballera!

 Itxasoko arrai, lurreko egazti!

 guztiyok atozte onera.

 Artzayen soņuz, aingeru-kanta;

 gizonak betoz batera,

 euskaldun andi Aita Manuel

 gureari kantatzera.

 

 2

 

 Ori da juan dan eunki-aldiko

 semerik jakintsubena;

 bere ots-aundi, birtute-erramuz

 mundua bete zuena;

 jainkozko gauzak erakustean

 irakaslerik lenena;

 Euskal-erriyen sortu zitzaigun

 umanta goyen-goyena.

 

 3

 

 Andoain-mendi zabal-goyetan

 sortu zan euzki ederrak

 dizdiaduraz alaitu ditu

 Euskal-erriko bazterrak;

 bere suakin erretzen ditu

 ereji-zuaitz okerrak

 bere gozoaz zabaldurikan

 errelijiyo-zuzterrak.

 

 4

 

 Eskola-maisu Ernanikoak

 umetan ditu arritzen;

 Bilbao'tarren artean gero

 latin ikasten jarritzen;

 Billagarzi'ra jesuitetara

 azkar zuela korritzen,

 jakinduriya goragokoan

 gure gaztea da azitzen.

 

 5

 

 Galdezazue Salamanca'ko

 jakintsuenen artean

 Larramendi'ren kidako zenbat

 agertu ziran batean?

 edo iztunik izan ote-zan

 bere onore betean

 ur-emateko Eliz ta Eskolan

 jakin-malla gorenean?

 

 6

 

 Iritxi dira sor-ta-sartalde

 zure ots-dundurioak;

 berana zaitu eraitorletzat

 Erregin Espaiņikoak...

 Argitutzen du geiago zure

 jakintza goienekoak

 antolaturik Loyola'n ixil

 ixkribu mirarizkoak.

 

 7

 

 Zure izena kantatzen dute

 Izarraitz-peko mutillak,

 beren oyuai erantzunikan

 Urola'ko ibai ixillak;

 zure izena birigarroak

 zozoak eta okillak,

 zure izena, Loyola'n bertan.

 Eliza berri ta ezkillak.

 

 8

 

 Andik zabiltza batera-beste

 Euskal-erri ta, kanpoan,

 jesus'en ondra ta erriyen ona

 darabiltzula gogoan.

 Diraunen arte kantako dira

 Eleiza Andoain'goan

 Leiza'ren izeneta zurea

 biyak elkarren ondoan.

 

 9

 

 Agustin Leiza, ta Larramendi

 Leizaureko semeak!

 zueri ondrak eta gloriyak

 jaiot-erri on, nobleak!

 Zueri eskerrak, zuen bitartez

 dauzkagu ain dotoreak

 inguru dana edertzen duten

 Eleiz aundi ta torreak.

 

 10

 

 Oh Larramendi! Zure izen onak

 bere gidari zauzkala,

 Gipuzkoa'ko Diputadua

 garaillari zan bezela,

 Ernanitarrak pozik zebiltzen

 beren babesa ziņala...

 Euskal-erriko guztiyen alde

 zin egin zenduen lana.

 

 11

 

 Zure liburu ots-aundikoak

 zure ixkribu goitiyak,

 Euskera ederra zabaldutzeko

 ta euskaldun-erri guztiyak,

 ezin-da-obeak izango dira

 eta txit ondragarriyak...

 Bedeinkatuak zure antzekoak

 sortzen dituzten erriyak!.

 


inprimatu