inprimatu
Euskaldun izkribalarien gaņean
Izenburua:
Euskaldun izkribalarien gaņean
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
15-17

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euskaldun izkribalarien gaņean

 

Arana, Jose Ignacio de

 

 I- EUSCALDUNAC ERDERAZ

 

 ŋEz al da emen ibar mendi ta

 Cantauritarren aitzetan

 Gudu-irrinzaz burni-soņuba

 Besteric senti aizetan?...

 ŋAitor-en seme argidotarrac

 Beti dabiltza gerretan?...

 ŋEzpataz oitu diran escubac

 Ez-al-dakite letretan?...

 ŋEz da euakalduna

 Chit ezaguna

 Naiz letra ta naiz armetan?...

 

 Biyetan dago bere izena

 Goyen-mallara jasua;

 Geldi diteke letra-gauzetan

 Edozeiņ beziņ arrua;

 Euskaldun onac, letradun bada,

 Izanic zaldun prestua,

 Errege aundien ondoan dauca

 Eseritzeco lecua;

 An letra onena

 Euskaldunena

 Iziar dala maisua.

 

 Araba-seme Ayala-co ta

 Gebara-tarrac dijuaz

 Gaztelatarren urietara

 Jakinduriya osuaz;

 Liburu asco ager dituzte

 Itz-larri eta neurtuaz:

 Ta Iņigo bera Loyolacuac,

 Eri-dagola sutuaz

 San Pedro-amorez

 Diardu errez

 Neurtitz ederren soņuaz.

 

 Izan baditu Espaņa aundiac

 Egite guziz nobleac,

 Condairan garbi ezarri ditu

 Arrasate-co semeac;

 Garibay dute iracurrico

 Gaztelar zar da gazteac,

 Ta Araucano-en gudu gogorrac

 Ezagutzeco jendeac,

 Canta-goyenac

 Erzilla-renac;

 Erderaz eziņ-da obeac.

 

 Bergara-n jayor-ala dioten

 Jauregi-c egiņ zubena,

 Neurtzaldi dezu goyenecua

 Aminta izen dubena;

 Juaten-bazera Brasill-eraņo,

 Urrestill-darren izena

 Anchieta-bat arkiro dezu

 Latin-cantari onena,

 Bersu-gozuaz

 Soņuratuaz

 Birjiņa-Ama-ren omena.

 

 Bizcaico mendi egietan da

 Ibaizabal-en ondoan,

 Edergarritzat sortu ziraden,

 Arbolac nola campoan,

 Salazar, Poza, Terreros lenen

 Eta Iturriza geroan:

 ŋZenbat escribu oyen ondoren

 Zamacola-c du gogoan,

 Guzien gala

 Salzedo dala,

 Nola altiste-bat coroan?

 

 Ezca, Ega ta Arga-ibaico

 Ujolde urdiņ garbiyac

 Beren uretan pinta zituzten

 Izcribalari argiyac;

 An eran zuten Errodrigo ta

 Azpilcueta aundiyac,

 An Javier-ec, anche Maceda-c

 Moret ta Estella-c an biyac,

 Zabaldutzeco

 Jakiundeco

 Argi-erraņu biziyac.

 

 Egiputzuco erriyetan da

 Baitere mendi-tartian

 Ara loretan letrazaliac

 Nun arki diran batian

 Isasti, Gaiņza, Luzuriaga;

 Eta Munibeen-aldian

 Agerdirade distiaduraz

 Miner da Erro parian,

 Eta Ochoa

 Goyenecoa

 Neurtitzlarien gaņian.

 

 Baguaz-ere Prantzi alderunz

 Euskaldun-anai artera

 Donibanen da Ziburu-n egiņ

 Oyarzabal-en galdera;

 Ichasgizonac argana datoz

 icasbideac artzera;

 Oyenart-gana Mauleon-guac

 Auzi contubac kentzera;

 Eta letretan

 Bayona-aldetan

 Darrigol-ec du bandera.

 

 II- EUSKALDUNAC EUSKARAZ.

 

 Alde ayetan euskera-gozo

 Anziņacoan Ązeņ ongi

 Jaun Echepare ta Lizarragac

 Jardun oi zuten! Ta obeki

 Oyez-gaiņ-ere Axular jaunac

 Esan-giroa badaki:

 Bere liburu Geroco-gero-c

 Mintzo dalaco aņ-galaiki,

 Du merezia

 Ezarritzia

 Urre-zillarrez ederki.

 

 Ango-bereac agiri dira

 Euskar-izcunde jario

 Apaiz-Larregi, Baratziarte

 Haraneder, da Churio.

 Zenbat-neurtitza ezti-gozoa

 Hirribarren-i dario!

 Ta Goyeteche-c ipui onetan

 Bost gauza pollit badio;

 Azco utziric

 Emen isillic

 Bizi diranac oaindio.

 

 Bazterrecheac Bizcai-izkeran

 Neurte zaintsuben soņura

 Jesucristo-ren oņaze miņac

 Azaltzen ditu mundura;

 Liburuz da itzez eracas-dute

 Cristauen lege ta oitura

 Astarloa ta Prai Bartolomé-c

 Miragarrizco modura,

 Dagola loran

 Aņibarro-gan

 Lora-sorta-ren ichura.

 

 Markiņa-aldeco pozgarri dira

 Iru Moguel-en izenac,

 Izketa-giro berezienez

 Bizcaian diran onenac;

 Oņordecoac jarrai diela

 Beste bi gizon goyenac,

 Uriarte ta Azcue jauna

 Euskera-zale piņenac,

 Batac itz-larriz,

 Besteac neurriz,

 Izcribalari leenenac.

 M

 endiburu-ren izcunde goiac

 Zizeron-gisa jaikiric,

 Arriturican euskal-arraza.

 Beragana du jurriric:

 Gero Ubillos da Agirre-rekin

 Dago Fedean biziric;

 Oyen izpide bicaņ leenenac

 ŋNola ez izan eztiric?

 Ta Iztuetac

 Dacan izketac

 Nola ega du aiņ goiric?

 

 Iracur-zazu Lardizabal-ec 

 Daucan leuntasun aundiya,

 Iturriaga-c neurtu zituben

 Ipai ederren graziya,

 Iparragirreen zorzicoetan

 Euskalerrico biziya,

 Icus-dezazun Euskera dala

 Izcunde gala nausiya,

 Espaņa-n lenen

 Ziran biztanleen

 Artean Jaunac jarriya.

 

 Baņan begira guzien-gaņez

 Larramendi-ren copeta:

 Arena Euskeraz, arena erderaz

 Pare-gabeco izketa:

 Euskaldun gauzen etsai diranac

 Daude kiscal da erreta,

 Aren arrazoi zuzen bortitzen

 Contra eziņic, aseta:

 Bere izenez

 Bera aomenez

 Dauzca mundubac beteta.

 


inprimatu