inprimatu
Arrutza jaunari
Izenburua:
Arrutza jaunari
Sinadura:
Balendin Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 I-II Itzartze
Orrialdea:
68-69

Arrutza jaunari

 

B. Enbeita

 

 Nere biotza tamalen aundiz

 Egoteko ez da gauza.

 Gure artetik betiko iges

 Juan dalako ARRUZA.

 Zenbat lan eder egin izan daun

 Azaltzen ez da erreza.

 Euskal baratzan bear genduan

 Ondiño bere babesa.

 

 Euskal langille zintzua gendun

 Argia eta sakona.

 Izakera alai, langille trebe,

 Egikeretan gizona.

 Jaiotza lurren maitalea zan

 Egi bidean zuzena.

 Euskaldun onak ezin aztu lei

 ARRUTZA iaunan izena.

 

 Gizon zuzenak mundu onetan

 Arantza miñ asko dauko.

 ARRUTZA jaunak bardin zituan

 Egi zalea zalako.

 Gizon-lez gauzak ondo egiten

 Iñoiz etzan bildurtuko.

 Ondo egiñen saria Jaunak

 Goian damotso betiko.

 

 


inprimatu