inprimatu
Erregu-kantak San Ignazio Loyola-koari 1886-an
Izenburua:
Erregu-kantak San Ignazio Loyola-koari 1886-an
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
209

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erregu-kantak San Ignazio Loyola-koari 1886an

 

Arana, Jose Ignazio

 

 ĄO Gure Santu, Euskaldun aundi,

 Iņigo Loyola-koa,

 Gure biyotzen maitagarriyen

 Nausi ta goyenekoa!

 Atoz gugana, sutzeko gugan

 Zeruko gauzen gogoa;

 Iguzu indar eta laguntza,

 Oso maitatzen JAINKOA.

 

 Zure lan danak igaro ziran,

 Zure nekeak bukatu,

 Emen lurrean ziņuzen kate

 Lokarri danak askatu.

 ĄZeņ zoriona dezun zeruban!

 Arren gugatik eskatu,

 dezagun arreta aundi bat,

 Ez egiteko pekatu.

 

 Zuk badakizu, mundu onetan,

 Pekatu egiņ ezkero,

 Jaungoikoaren zuzentasunak

 Egunero ta gabero

 Gu kastigatu gintzakeala:

 Zuk erregutu chit-bero,

 Barkatu deigun, eta libratu

 Gaitzetik orain ta gero.

 

 Zure erregubaz izurri-gaitzak

 Emendik zuben aldegiņ;

 Zure-bitartez gure animen

 Irrisku asko desegiņ:

 Zugana gatoz esker millaka

 Ematera gaur atsegiņ,

 Agindurikan danok, ontzeko

 Eiņgo degula alegiņ.

 

 Begiratu zuk, Aita, gugana,

 Or zeru-goyen erditik;

 Arren, begira mundu ontara

 Zure jar-leku goi-goitik:

 Itz-erdicho bat Jauna-gandurik

 Zauden Santuen tokitik,

 Uste-gerade, San Ignazio,

 Libratubak gaitz guzitik.

 


inprimatu