inprimatu
Batayoko aginduen berritzea, eta lenbiziko komunioaren oroimena
Izenburua:
Batayoko aginduen berritzea, eta lenbiziko komunioaren oroimena
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
339

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Batayoko aginduen berritzea, eta lenbiziko komunioaren oroimena

 

Arana, Jose Ignazio

 

 Kristau bizitza on ta

 Jesus-en Fedean,

 Bere laguntzarekiñ

 Iraun ill-artean:

 Ara, zeru to lurrak,

 Aditu batean,

 Nik zer agindu nuan

 Batayatutzean.

 

 Eziñ eman eskerrak

 Nik bear adina,

 Ikusirik Jainkoa

 Zein dedan ongiña:

 Lagundu, zerutarrak

 Neri alegiña,

 Esker-oneko nadiñ

 Leyal eta piña.

 

 Leyal izango nazu

 Bai ¡Jesus maitea!

 Agindu nizun dana

 Nai det betetzea:

 Batayoko graziya

 Eder gordetzea,

 Eta kristau birtutez

 Beti loretzea.

 

 ¡Orduban, bai, ninzala

 Berriro jayotu,

 Pekatu kutsutikan

 Izanik garbitu:

 Grazieara jayota

 Oso aingerutu,

 Jainkoaren semetzat

 Gañera gelditu!

 

 Jesus-en soldadu naiz

 Anai eta seme,

 Egingo diot gerra

 Luziferri irme:

 Mundu-tzar arro, eta

 Griñ okerrai ere,

 Gerra beti, zerura

 Igo nadin arte.

 


inprimatu