inprimatu
Batayoko aginduak
Izenburua:
Batayoko aginduak
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
333-334

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Batayoko aginduak

 

Arana, Jose Ignacio

 

 Kristau-bizitza on ta

 Jesus-en Fedean

 Bere Laguntzarekin

 Iraun ill-artean:

 Ara zeru ta lurrak,

 Aditu batean,

 Nik zeragindu nuan

 Batayatutzean.

 

 Eziņ eman eskerrak

 Nik bear-adiņa,

 Ikusirik Jainkoa

 Zeņ dedan ongiņa:

 Lagundu, zerutarrak,

 Neri alegiņa,

 Esker-oneko nadiņ

 Leyal eta piņa.

 

 Leyal izangonazu

 Bay, Jesus maitea,

 Agindu nizun dana

 Nei det betetzea;

 Batayoko graziya

 Eder gordertzea,

 Eta kristau-birtutez

 Beti loretzea.

 

 Orduban, bai, ninzala

 Berriro-jayotu,

 Pekatu-kutsutikan

 Izanik garbitu,

 Graziyara jayota

 Oso aingerutu,

 Jainkoaren semetzat

 Gaņera gelditu!

 

 Jesus-en soldadu naiz

 Anai eta seme;

 Egingo diot gerra

 Luziferri erme;

 Mundu tzar arro eta

 Griņ okerrai ere

 Gerra beti, zerura

 Igo nadiņ arte.

 


inprimatu