Astarloa jakindunari kantaeria
Arana, Jose Ignazio
Gorbeya, Dima, Udala, Anboto
Ego barrisak arturik,
Lepo gogorrok ats artetikan
Luzadu, gorunz sorturik:
Begirau zelan Durango-alde
Danak dabilzan posturik,
Kanta soņuas
Otsandikuas
Astarloa bat goiturik.
Astarloa-ren izen argia
Aida kantetan jendia;
Astarloa-ren eguskiz dago
Argirik mundu guzia:
Bere izena soņu gozuaz
Izarren-izar badoia
Euki degian
Zeru-erdian
Merezi daben tokia.
Zelan dabillen arrano nausi
Galant eder bat aidian,
Egasti danen erregia lez
Beti goisena ta aurrian,
Alan zebillan jaun Astarloa
Jakindurisa betian,
Bere denboran
Gora ta goran
Gizon guzien gaņian.
Jainkokinde ta gizajakintza
Ikasigaris danetan,
Espaņa-aldian nork igo eban
ŋGoragoneko malletan?
Bera langorik nor azaldu zan
ŋEskribus edo berbetan?
Nor zan obago,
Adituago,
Izkundetako gauzetan?
Beraz zegozan jakindunenak
Ezin kendurik albotik,
Mintzo zar eta barrisak danak
Ikas-zitusan gogotik,
Iturrisa lez edozein izkunz
Bazatorkizon aotik;
Kanpo ta barrun
Zeuskan ezagun
Sustrai adar ta ostrotik.
Euskera eder, zeru alaba,
Altzau kopeta zerura:
Astarloa-ren jakindurisak
Durango deutsu pozdura,
Mendi artian eskutau dozun
Arpegi-galai ichura,
Altistia-lez
Guzien gaņez
Ager-azi dan mundura.
Ark egindako doainditziak
Berbeta giro garbian,
Bere liburu paregabiak
Euskeriaren gaņian,
Europa-n diren aditubenak
Irakurririk batian,
Arriturikan,
Zur eginikan,
Geratu omen zirian.
Aren jakite-argi andisak
Jarri dituzte goisenak:
Larramendi-ren, Humbold, Mogelen
Bonaparte-ren izenak
Azaltzen dire bere aldian
Mallaz beerago direnak:
Boa ta boaz
Gooraka doaz
Astarloaren aumenak.
Zugatikan, bai, aurrerakuan
Berbeta danak batera
Pozalditurik, begira dagoz
Kantauritarren aldera:
Ikusten dabe donen artian
Goisena dala Euskera;
Bere argien
Bizi-bizien
Erdira datoz sutzera.
Jargoitu ziņan-eskeroz emen
Ibar ta mendi oetan
ĄAma euskera gozo gozua!
Zagon Erregin benetan;
Millaka-urtez zar eta gazte
Zagozalarik loretan
Bizi zaitia,
Ama maitia,
Astarloa-tar zaņetan.