inprimatu
Andra Maria Erdoiza-koa
Izenburua:
Andra Maria Erdoiza-koa
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
538

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Andra Maria Erdoiza-koa

 

Arana, Jose Ignazio

 

 ¡Andra Maria Erdoiza-koa

 Izurza-tarren gloria!

 Emon eiguzu eche danetan

 Osasuna ta bakia:

 Eta arimak salbau daiguzan

 Biarra dogun guztia.

 

 Zu zara, gure Ama laztana,

 Gure laguntza zerutik,

 Gure premiña danetan, arren

 Lagun, zagozan lekutik;

 Agur Maria, diñogun onei

 Geure biotzen erditik.

 

 Agur Maria, Jaungoikuaren

 Ama graziaz betia,

 Andra gunien artean beti

 Zara zu bedeinkatia:

 Bedeinkatia da Jesus-bere

 Zure sabelko Prutia.

 

 ¡Santa Maria, Jaungoikuaren

 Ama! Zeuk beti goguan

 Pekatariyok euki gagizuz

 Zure erreguben barruan

 Orain ta beti, salba gaitezan

 Eriyotzako orduan.

 


inprimatu