inprimatu
Ama Donzella Begoña-koari euskara-kantia
Izenburua:
Ama Donzella Begoña-koari euskara-kantia
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
102-104

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ama Donzella Begoña-koari euskara-kantia

 

Arana, Jose Ignazio

 

 Agur, Birjiña Begoña-kua,

 Zeru ta Lurren Euskisa,

 Euskaldun-danen Ama maitia,

 Españetarren Argisa!

 Zu kantetako,

 Zu goretako

 Emon-eidazu grazisa.

 

 Artagan-azpi eder onetan

 Egicho gaña zan ona,

 Zure jargoisa imiñiteko,

 Ta ara iganteko gizona:

 Bi albo-erri,

 Guzisak korri,

 Ta igan bezate Mallona.

 

 Atozte, atozte, Euskaldun onak

 Atozte, kristau edozeiñ,

 Begoña alderunz, lanak utzirik,

 Egaka-legez nozik beiñ,

 Eliz-goisena

 Birjiñarena

 Erregu-malkoz ereiñ.

 

 Dala ichasuan, dala lurrian,

 Larri irriskuak badira,

 Laguntza-eske Birjiña-gana

 Begoña-aldera begira;

 Noiz-nai ta errez

 Bere bitartez

 Milla mirari eiñ dira.

 

 Ara an mendisa Saranteskua,

 Bere tontorrak goiturik;

 Bere oñetan ichas-ujolak

 Dabiltz pitzetan lerturik;

 Achetan zorrotz

 Dunbaka ta orroz,

 Ontzi gaisua zartaurik.

 

 Ontzi-gaisoan dabiltz gizonak

 Batian zerunz-goora,

 Beste batian irrist ta labaiñ

 Urezko leiza zulora:

 Estuasunez

 Larritasunez,

 Birjiña dabe gogora.

 

 Eriotzaren atzamarretan

 Esaten dabe: «Birjiña!

 »¡Ama Birjiña Begoñakua!

 »Zeure albuan bagiña!...

 »Gu libretako,

 »Gu salbetako

 »Orainche dozu sasoiña.

 

 »Salba gaitzatzuz, salba gaitzatzuz,

 »¡Euskaldun Ichas-Izarra!

 »Gorde gaitzatzuz, Ama Maitia,

 »Begira geure biarra,

 »Isuri-artian

 »Zeure Elisian

 »Pozezko malko-negarra.»

 

 Olango erregu bero beruak,

 Galerna dala zutitu,

 Euskal-erriak ichasuetan

 Birjiña-ganonz eiñ ditu,

 Kosta oisetan

 Da Ameriketan:

 Ta Amak deutsee aditu.

 

 ¡O, zeiñ ichaso okerragua

 Dagon orruaz lurrian!

 ¡Millaka-arima bere osiñetan

 Beti iriñchi-naisian!

 Suba ta garra

 Ta diadarra

 ¿Ez dozu ikusten aurrian?

 

 Leiza-biribill Sarantes-kotik,

 Da urten amorratuba

 Sugez, ziraunez, garrez josisa

 Luzbel dongien-buruba,

 Griña-gorrisaz

 Gaiztakerisaz

 Goibeldu nairik munduba.

 

 Begira zelan Jaun Ibarra-ren

 Burdiñ-olian labatik

 Bola-goritu asko datozan

 Su-ta chingarrak botarik:

 Sugar geisago

 Ta gorisago

 Purrustatzen dau aotik.

 

 Nola Paris-en, ala Londres-en

 Milloi-ka dauzkan lagunak,

 Begoña alderunz ekarri dituz

 Bere antzeko zaldunak,

 Jende galduak,

 Etsai gaiztuak,

 Okerrerako gardunak.

 

 Atzamar-baltzaz arrapau dituz

 Achuri eta Montaño;

 Diruba dala, jokuba dala,

 Beretua dau Triano,

 Berdekerisak,

 Ordikerisak,

 jargoitu dituz araño.

 

 Urrun-ontzisak, burni-bideak,

 Danak dauzkala beriak,

 Diru-kutsubaz alde-danetan

 Engañau dituz jendiak;

 Diño; «¡aurrera!

 »Geu asko gera,

 »Nere inpernutar anayak.

 

 »Eruan zeuek neure irakasi

 »Makur gogorrak munduba,

 »Geure aginduak, gure paperak

 »Kristauak diren lekura;

 »Birau gorrisak

 »Ta oñaztarrisak

 »Bota gorrotoz Zerura.»

 

 Ta orra Billbo-tik Somorrostro-ra

 Orra ichaso barrisa;

 Gaiztakerizko ujol-artian

 Dabill jendien erdisa...

 Libra-itzatzuz,

 Gorde itzatzuz,

 ¡Andra Birjiña Marisa!

 

 ¿Ekusten-dozu su-leizetarra

 Zelan dabillen sututa,

 Ondatu nairik Eleisa dana

 Bere jendiak batuta,

 Geure Burua,

 Aita Santua

 Presondegisan sartuta?

 

 Gomuta zaitez, Ama Donzella,

 Zelan gerau zan lertuba

 Zeure oiñpian beti-betiko

 Deabru zarraren buruba.

 Fede argisa,

 Garbi-garbisa

 Azaldu bedi goituba.

 

 Sinismen ori Jainko amorez

 Distiadura-betian,

 Or-agiri da uztargisa-lez

 Begoña Elisa gañian.

 Kristau bagara,

 Begirau ara

 Danok salbatu gaitian.

 

 Mundu gaiztoko ichasoetan

 Ez izateko galdua,

 Birjiña-Amaren mantupia da

 Salbaziñoko portua;

 Au da maitia,

 Zeruko atia,

 Aingeruz inguratua.

 

 Zeruko-izarrak bordetan-daben

 Zeure mantupe-gozuan,

 Gorde gaitzatzuz, gorde bai, Ama,

 Bizi geranok munduan,

 Zeugaz-batian

 Jantzi artian

 Koroi-on-bana Zeruan.

 


inprimatu