inprimatu
Ama Birjiñaren kantaldiya edo Magnificat euskeraz
Izenburua:
Ama Birjiñaren kantaldiya edo Magnificat euskeraz
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
442

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama Birjiñaren kantaldiya edo Magnificat euskeraz

 

Arana, Jose Ignacio

 

 Nere anima otsanditzen da.

 Alabatutzen du Jauna,

 Pozturik Jainko-Osagilleen

 Ene izpiritu-barruna

 

 Zeren ezarri zituben nigan

 Bere Jainkozko begiyak,

 Zorioneko esango naute

 Ondoren-jende guztiyak.

 

 Bada egiñ-dit Altsuba danak

 Mesede goyen-goyena,

 Bedeinka beza mundu guziak

 Santu dan bere izena.

 

 Erruki ona ondorenguai

 Mundu-dau-arte munduba,

 Bere-amorez gorde badute

 Jainkozko bildur santuba.

 

 Azaldu digu Kristoren bidez

 Bere besoko indarra,

 Banaturikan biyotzetatik

 Buru arroen utsarra.

 

 Almen aundiko asko zituben

 Beren aulkitik astindu,

 Eta biyotzez beekoi-ochanak

 Alisatu era goitindu.

 

 Onez-aseta utzi zituben

 Gose-beartsu zirenak;

 Bialdurikan ezertso gabe

 Aberats ondo zeudenak.

 

 Oroitu zan-bai errukimena

 Oso artutzen zubela

 Israel-darren erri maitea, 

 Bere seme-bat bezala.

 

 Nola leendanez esan-bai-zien

 Gure asabak zianari,

 Abraan-i ta bere semedi,

 Beti-betiko dianari.

 


inprimatu