inprimatu
Ama Birjiņaren edertasunaren gaņean. Luis eta Joxecho-ren izketa edo jolasa
Izenburua:
Ama Birjiņaren edertasunaren gaņean. Luis eta Joxecho-ren izketa edo jolasa
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
Orrialdea:
122-123

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ama Birjiņaren edertasunaren gaņean. Luis eta Joxecho-ren izketa edo jolasa

 

Arana, Jose Ignacio de

 

 Jose.

 

 Luis, nere biyotzeko

 Aiskire maitia:

 ĄZe ederra dan ez dakik

 Birjiņa Maria!!..

 Etziok aņ ederrik

 Urre ta lorerik,

 Ez gizon ta ez aingeru

 Beraren parerik.

 Aren animan eta

 Aren gorputzean

 Edertasuna ziok

 Bere jargoiyean.

 

 Luis.

 

 ŋOri besterik ez dek

 Esaten asita?

 ŋZerren esan ez dirak

 Dala chit pollita?

 Lorategi danetan

 Ez dala arrosarik

 Bere ezpaņcho gorriyen

 Daukan ichurarik?

 Bere zuri-gorriya

 Duen clabeliņik

 Ez dala iņun arkitzen

 Eder eta piņik:

 Ikustean aņ eder

 Masall argigilla,

 Zeruba datorrela

 Edertasun-billa!!...

 Ez dala izar, euzkirik

 Zeru urdiņetan,

 Argi biziya nola

 Bere begiyetan!...

 Marfill zuriya baņo

 Zuriyago dala

 Bere lepo biribill

 Ertzaren egala.

 Bere eskubak dirala

 Fiņ ta labaņduak

 Graziya dariyela

 Jaunak edertuak.

 Ikusirikan bere

 Oņak erabiltzen,

 Dakitela iturriyak

 Pill-pill koskabiltzen;

 Goizeko egunsentiyak

 Argiyak orrazten

 Beraren illakean

 Dubela ikasten;

 Bere ille puņta bat

 Dala (bada dago)

 Pichi guztiyak baņo

 Guztiz pollitago.

 Edertasuna bera

 Pesta egunetan

 Begira dabillela

 Ispillu orretan.

 

 Josi:

 

 Baņa, Luis, aditu zak,

 Nik esan nubena

 Etzala esan biarzan

 Laurdenen laurdena.

 Nik bazekiyat ondo

 Ez dala iņorchorik

 Milloi leguaz ere

 Bere parekorik...

 Ez dala izan ta izango

 Munduban andrerik

 Edertasunean ur

 Emango dionik;

 Euzkia dagoala

 Beraren aurrian,

 Odey beltz illundu bat

 Gabaren erdian.

 Lotsatzen diradela

 Izar argidunak

 Bere koroy ondoan

 Egoten illunak.

 Ai dirala zerutar

 Danen alegiņak

 Biltzen bere edertasun

 Baten zipristiņak.

 Bere itz baten soņu

 Izpi-bat aiturik,

 Gauza danak zirala

 Geldi zoraturik.

 Berak "bai" esatean,

 Jaungoikua-bera

 Jechi zala zerutik

 Gizon izatera.

 Milla mingaņ baneuzka

 Itzak isurtzeko,

 Utsa nituzkeala

 Bera alabatzeko.

 

 Luis.

 

 Arrazoy daukakela

 Diyat ezagutzen...

 

 Jose.

 

 ĄBaņa ni arritzen nauk

 Nola ez geran sutzen!...

 Nola kiskaltze ez geran

 Maitatzen Mariya,

 Alde guztiyetatik

 Aņ maitagarriya!...

 

 Luis.

 

 Sutu dezagun biyok

 Bere amorea...

 

 Jose.

 

 ĄO! noiz izango ote da

 Bera ikustea!!!

 

 Luis.

 

 Ori bagendukechik,

 Akabo munduba;...

 Ori izango giņekik

 Gerontzat zeruba.

 

 Jose.

 

 Ala dek. ĄOrisen dek,

 On guztiyen pilla!...

 ĄArren, berak deigula!...

 

 Luis.

 

 Ala izan dedilla...

 


inprimatu