inprimatu
Ama Birjiñaren biotz garbi maitagarriari
Izenburua:
Ama Birjiñaren biotz garbi maitagarriari
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
450

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama Birjiñaren biotz garbi maitagarriari

 

Arana, Jose Ignacio de

 

 KANTARTEA

 

 Birjiña Ama Maria,

 Biotz eder ori,

 Arren, iriki iguzu

 Pekatariori

 

 KANTALDIYAK

 

 Jainkco-ren mirari

 Guztien lorea

 Mahcharik chikienen

 Izpirik-gabea,

 Zure Biotz ederrak

 Izan du sortzea.

 Birjiña Ama Maria...

 

 Zure Biotz maitea

 Dala; aiñ biotzbera,

 Nola guztiok orrutz

 Egatuko ez-gera

 Sartu naiean danok

 Bere barrunbera?...

 Birjiña Ama Maria...

 

 Ezti-guztiyak baño

 Da gozoagoa,

 Euzki, zeru; izarrak

 Baño argiyagoa,

 Apainduri bikañen

 Gaiñ edarragoa.

 Birjiña Ama Maria...

 

 Zurea degu, Ama,

 Jesus-en urrena,

 Biotz danen artean

 Maitagarriena,

 Zeru eta lurrean

 Zoragarriena.

 Birjiña Ama Maitia...

 

 Zure Biotza degu

 Osu maitatiya,

 Guganako amorez

 Chit irazakiya,

 Jainko-grazi-goyenen

 Iturri biziya.

 Birjiña Ama Maria...

 

 Bertute zeruzkoak

 Or daude loretan.

 Begiratu gaitezen

 Ispillu orretan,

 Sutu ta erre arte

 Zure amoretan.

 Birjiña Ama Maria...

 

 ¿Pakea nola izan

 Gure biotzetan

 Ez bagatoz zugana

 Ditugun penetan,

 Aiñ ugari diranak

 Mundu gasto onetan?...

 Birjiña Ama Maria...

 

 Libra gaitzatzu, arren,

 Ama, infernutik;

 Ez gaitzatzu, ez atzi

 Iñoiz ere eskutik,

 Egiñ dezagun beti

 Alde pekatutik.

 Birjiña Ama Maria...

 

 Birjiñ paregabea,

 Zere biotzian

 Gorde gaitzatzu ondo

 Bizitza guztian,

 Zerorrekin-batera

 Zerura artian.

 Birjiña Ama Maria...

 


inprimatu