inprimatu
Ama Birjiņa eta Isabel doneraren alkarekustea
Izenburua:
Ama Birjiņa eta Isabel doneraren alkarekustea
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama Birjiņa eta Isabel donearen alkarekustea

 

Arana, Jose Ignacio

 

 Jainkoa-ren amorea

 Biotza sutua,

 Aizearen egalak

 Baņo ariņagua,

 Korrika mendiz-mendi

 Birjiņa dijua,

 Ikustatzera Isabel

 Bere lengusua.

 

 Guazen orobat ariņ

 Birjiņa-rengana

 Biotzean degula

 Aur Jesus laztana.

 Kristo-rekin bagoaz

 Gu berarengana,

 Nai-ta ez etorriko

 Da bera gugana.

 

 Jesus eta Mariya

 Billa alkarrekin,

 Zorion, izateko

 Zeruban berekin;

 Batak besteagandik

 Eziņ du aldegiņ;

 Leenengo zeru-lurrak

 Austu ta desegiņ.

 

 Juda-ko Apaiz-presta

 Zakarias ona,

 Echean sartu zatzu

 Gaurtik zoriona;

 Birjiņa batek dakar

 Jainko-ta Gizona,

 bere erray-garbietan

 Jargoitu zayona.

 

 Ekus-dezu Isabel,

 Poz-poz dabillela,

 Maria-ren itzketa

 Aitu-bezin bela:

 Atsegin-dardarakin

 Senti du sabela,

 Ta aurra bare-barruan

 Saltoka-bezela.

 

 Zerubak eta lurrak

 Bedeinka zaituzte

 Onak zeratelako,

 Eta ez autuste;

 Jesus eta Mariyik

 Maite bagoituzte,

 ŋZerren ez mesederik

 Andienak uste?

 

 Guk ere jarrai-tzagun

 Santuen bideak,

 Animak salbatzeko

 Eziņik obeak;

 Topatu-arren noizpait

 Aranza tarteak,

 Bertutez dira biguņ

 Ta arrosaz beteak.

 


inprimatu